Amaitasuna Lizarran bizi den Maddi Etxeberria artistaren lehen diskoa da, artista gisa Maddi izena erabiltzen du. Artista ugarirekin kolaboratu ondoren, orain zazpi abestiko lana aurkezten du. Delikatua baina indartsua, lotsagabe eta freskoa. Letretan eta lerro bokaletan oso errotuta dago disko berezi eta interesgarri hau. BC Camplight proiektuaren atzean Brian James […]

Bilboko artista gaztea dugu Harana, bere lehendabiziko kantuarekin musikaren plazara jauzi egin duena. Hurbil izeneko abestia duela gutxi kaleratu du, eta folk-pop kutsu epel eta gertukoa dakar, entzuleari berehala hurbiltzen zaiona. Mon Dvy ekoizlearekin grabatu du lana The Blue estudioan eta, abestiarekin batera, bideoklip zaindua ere plazaratu du, sormen talde […]

Belfasten egoitza duen Bicep taldeak soinu-paleta zabal eta aberatsean datza: IDMtik ambient-era, rave, techno, break-etara eta baita Italo discora ere, Isles izena du euren azken diskoak. Big Special da hurrengo gonbidatua. Uztaileko lehen egunetan, bigarren diskoa aurkeztu zuten, National Average. Paperean, bikote britainiarraren lan berriak jarraitutasun nahia erakusten du, lehen […]

Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioa ospatuko dute larunbatean Durangon. Erromerietan aritzen diren musikariak, Durangoko Udala ete Bizkaiko Foru Aldundia aritu dira antolakuntzan. Jon Gomez Garai musikariak eman dizkigu guri egunaren gaineko xehetasun gehiago. Bere hitzetan, erromeriaren kontzpetu guztiak batu nahi dituzten egun berean. Antolatzaileak argi adierazi du ekarpen kulturala egitea […]

BiON Project ikuskizuna martxan da. Iñigo eta Sendoa daude proiektuaren atzean eta perkusioa eta alboka uztartu eta nahasten dituzte. Adarrots folk musika taldeko bi kide dira eta duela urte batzuk hasi ziren proiektu hau makinatzen. Azken fasea orain hasi dute eta ikuskizuna oholtzara eramaten hasi dira. Iñigo gurean izan da […]

Gonbidatu presentzialak itzuli dira gurera, aste honetan: Siriusly taldea, Zornotzatik. Hirukote jator honek atera berri duen lana aurkezteaz gain, zerrenda polit bat ekarri digu, taldearen erreferentzi eta gustuekin lotuta. Nostalgia pixkatxo bat nahastu dugu berriagoak diren doinuekin. Halan eta guztiz ere, flekilloak eta lerrodun eskularruak prestatu, nahiko emo gatoz eta. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250922_norbaithildahemen_32_siriusly.mp3 Deskargatu hemen.

Jurgi Ekiza musikariak bakarkako lana argitaratu berri du. Hazparnekoa musikaria Willis Drummond taldeko kantari eta gitarrista gisa ezagutu genuen lehenik. Aspalditik, ordea, bakarkako bidean ere murgilduta dago, eta hamar urteko ibilbide horren bigarren fruitua ekarri digu uda honetan: Argitzala diskoa. Lan berezia da, osorik bere kabuz sortu baitu: musika tresnak, […]

Lorde taldearekin hasiko gara. Proiektu honetan baikortasun sentimendu bat gailentzen da, beti ere heldutasun musikaletik aldarrikatua. Virgin da euren azken diskoa eta guztiz gozagarria da. Maddi izen artistikoaz aurkezten da Maddi Etxeberria Lopetegi Lizarrako musikaria. Amaitasuna izeneko diskoa kaleratu berri du eta bidaia ederra eskaintzen du. Maria Somervilleren album berriak […]

Annahstasia Enuke, abeslari eta gitarra jole amerikarra ez zen izan hasierako kudeatzaileek nahi zuten izarra. Los Angelesen hazi zen modeloa, eta folk abeslaria, pop eta R&B-ra bultzatu nahi zuten. Estiloek praka estu moduan itotzen zuten. Bere ahots-irakasleak ahotsa zerbait desberdina bihurtu nahian saiatzen ziren: “Denek nire ahotsa akrobazia gehiagokoa, manipulagarria […]