Gaurko saioa soinu lakar eta granulatuak entzuteko profitatuko dugu. Lehenbiziko gonbidatuak La Rekba talde Donostiarra izango da. Punk-Rock klasikoa egiten dute, indartsu eta dotore. EP batean bildu dituzte lau abesti, lau zurrunbilo elektriko. Bejondeiela! Hurrengo taldea Hypoluxo dugu, izen bereko disko bat kaleratu dute duela gutxi eta bertan erakusten dute […]
musika
Addar taldea Bermeon sortu zen 2018an. Urtebetez abestiak landu eta gero, 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioetan bere lehen lana ekoitzi du: Sugarra. Orain udaberriarekin disko luzeagoa egin dute “Errautsak” deiturikoa, Gorka (ahotsa eta gitarra), Beñat (gitarra), Mikel (baxua) eta Imanolek (bateria) osatzen dute taldea. Gurean izan dira kantu berriak eta […]
Gaurkoa Ana Arzuaga kantaria ekarri digu Rafa Ruedak. Verde Prato moduan sinatzen ditu bere lanak. Kantari eta margolaria dugu. Tradizioan oinarritutako lana ondu du, ahotsa eta teklatuaz. Gai minimalistak aurkezten ditu, teklatua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta, abestiaren bidez hitzaren eta airearen arteko batasuna aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210326_Rafa_Verde_Prato.mp3 Deskargatu […]
Gaurko urrezko kantua Galizako Guadi Galego abeslariak ekarri digu. Hamarkada batez Berrogüetto taldeko kantaria izan zen. 1999an Viaxe por Urticaria diskoan zegoen kantu hori, Entre fusco e lusco. 2006an Berrogüetto taldearen azken bilduma argitaratu zen. Bertatik Guadiren beste kantu bat entzun dugu, non Guadik gaita jotzen duen: Unha volta e […]
Disko berria dugu esku tartean Eritz Furyaken berria EMADAN deiturikoa. Eneritz Furyaken estudioko hirugarren lanean murgiltzen gara gaurko saioan. Bost urte hasi baitzen bere bakarkako ibilbidea, eta orain bere soinu bereizgarria oinarri duen unibertso bat eraiki du, baina elektronikaren eraginak gehitu zaizkio. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210323_piper_Eneritz.mp3 Deskargatu hemen.
Gutun Zuria, gaurtik martxoaren 27ra izango da Bilboko Azkuna Zentroan. Jakina den bezala, aurten, Buenos Aires, Habana, eta Casablancan izango du egoitza; bertako artistez gain, Euskal Herriko mugetatik haratago joango da eta. Gaur bertan arratsaldeko 18:00etan, iazko edizioa berreskuratuko da liburu kolektibo baten formatuan: “Saiakera hemen hasten da”. Ivan de […]
Eusko Jaurlaritzak Musikariak ikastetxeetan ekimena jarriko du martxan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. . DBH 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleekin hasiko dira. Musikariek sorkuntza prozesuaren nondik norakoak aletu, beren ibilbideaz hitz egin eta kantaren bat edo beste joko dute, 40 ikasleko taldetan.Helburua ez da […]
1969an Roberta Flack Ipar Karolinako soul abeslariak bere lehenengo grabazioa egin zuen Atlantic disko etxerako. Bertan Leonard Cohenen Hey, That’s No Way to Say Goodbye ageri zen. Hori entzun dugu eta, jarraian, disko hartan zegoen kantu bertsio arrakastatsuena: The First Time Ever I Saw Your Face. Jarraian, kantu haren jatorrizko […]
Black Country, New Road taldeak irekiko du gaurko ordua, Londonetik datorren talde bitxia dugu, proposamen heldua eta aberatsa eskaintzen dute. For the First Time da euren estreinako diskoa. Hurrengo taldea Galdakao aldetik dator eta euren lehenbiziko diskoarekin datoz. Kaserna dute izena eta Mr Pongo proiektuaren errautsetatik jaiotako banda berria da. […]
Gaurko bertsio saioa 70 hamarkadako Badfinger taldea izan du hizpide Rafa Ruedak. Badfinger (hasiera batean The Iveys) Galesko rock-talde britainiarra izan zen. Power pop delakoaren garrantzitsuenetako bat da, eta oso estilo pertsonala izan zuten. Badfinger bere estilo eta soinuarekin leiala izan zen, garai hartako beste talde batzuek ezartzen zuten rock […]
