Berriro saio luzeagoen formatua berreskuratzen joango gara hemendik aurera eta, gaurkoan, ordubeteko saio ez-hain-luze honetan, betaurrekodun musikari eta kantariak izango ditugu hizpide. Hasteko, etxeko betaurrekodunak ez genituen ahaztu gure 20. urteurrena ospatzeko atera genuen diskoan. Hala, Gora gu eta gutarrak abestian “Apoloren antiparrak” aipatzen zituen Joxemi Larrabeiti letragileak. Jabier Lauzurika, […]
musika
Gaurko saioan The La’s talderen bertsioa ekarri du Rafa Ruedak . The La ‘s 1983an sortu zen Mike Badger, Lee Mavers (gitarra erritmikoa eta letrista) eta John Power (baxu-jotzailea) osatu zuten taldea. 1986an taldea bere jaioterriko, Liverpooleko, hainbat pub eta lokaletan jotzen hasi zen eta hainbat diskoetxeren arreta erakarri zuen, […]
Albiste ezin hobea ekarri digu Urrezko kanta honetan Pedro Elias Igartuak: ekainaren 19an Bob Dylanek disko berria kaleratuko du, Rough and Rowdy Ways (Bide zakar eta zaratatsuak) izenekoa. 2012az geroztik, Dylanek ez zuen kantu berriekiko diskorik ateratzen, eta haren jarraitzaileak irrikaz zeuden, kantu berriak noiz iritsiko. Orain heldu dira, konfinamendu […]
Badira proiektu zirraragarriak, barrua inarrosten dizutenak, horrelako bat da HATXE. Idoia Hernandez piano jole eta konpositorearen proiektu honetan, musikari bikainak bildu dira, klasikotik zein garaikidetik datozenak, trebeak giro zehatzak sortzen. Panpin hautsien dantza izena du 2020 honetan kaleratu berri duten bigarren diskoak. Mukuru kolektiboaren zigilupean. Guztiz gomendagarria. Proiektu horretan, laguntzaile […]
Akordatzen gara bai kalean eta zuzeneko emanaldien kontzertuetan zegoen giroaz nola dantzatzen genuen, gozatzen genuen, Materia Gisa taldeak lan berria argitaratu du eta garai haiek gogoratzeko gonbitea luzatzen digute., Ama sua binilo berria zabaltzen duen kantua dugu. Ama Sua taldearen laugarren lana da, beste behin doinu jamaikarrak dira nagusi. Analogikoan […]
Aurtengo maiatzaren 8an 50 urte bete dira The Beatles taldeak bere azken diskoa plazaratu zuela. Let It Be disko gogoangarria izan zen. Egia esan, ordurako taldeko partaideen arteko harremanak hoztu samartuta zeuden, nekatuta ere bazeuden, eta aspalditxo zen zuzeneko emanaldirik egiten ez zutela. Taldekide gehienek hurbil ikusten zuten elkarrekin eginiko […]
Ez zirudien Georgia estatuko Macon herrian jaiotako mutiko hark bide oparorik egin zezakeenik Amerikako Estatu Batuetako musikaren esparruan, txikia, beltza eta homosexuala zelako. Izan ere, azken bi ezaugarri horiek aski eta sobera ziren iragan mendearen erditsuan gizarte arrazista eta homofobo hartan baztertua eta jazarria izateko. Alabaina, eragozpenak eragozpen, mutiko hura […]
Gaurkoan Mikel Uraken musikaria gonbidatu dugu. Konfinamenduan kantu berria sareratu berri du “Edon Arrotz” deiturikoa. Azken boladan dena arrotza egiten zaigu, gure mundua ezezaguna bilakatu zaigu. Sintetitazadoreekin sortutako kantu instrumentala da. Giro edo atmosfera batera eramaten gaituena, arrotza ere egin zaigu Mikel gitarra gabe entzutea. Mikelek sortu, grabatu eta etxean […]
Soinugela irratsaioko historia luzean badira zenbait kanta mitiko, urtero-urtero entzuten ditugunak. Kanta horiek hain dira onak, non ez zaituzten batere nekarazten, eta entzunaldi bakoitzean, beren perfekzioaren ñabardura berriren bat hautematen duzu. Horrelakoa dugu jazzaren eremuan gorengo mailako maisulantzat jotzen den West End Blues kanta, Louis Armstrongek bere Hot Five delakoarekin […]
Flat Worms Los Angeleseko hirukoteak disko berria du kalean Antarctica. Garaje punk soinuetan mugitzen da taldea, indartsu eta lakarra. Honen segidan Jupiter Jon taldeak Amaren Alabak seikotearekin egindako kolaborazioaren bi abesti jarriko dizkizuegu. cOUPAGES izeneko seriean kaleratu zuen diskoa Bidehuts zigiluak. Abesti tradizionalen ikuspegi oso pertsonala eskaintzen digute bertan. Kurt […]
