Gaurko saioan Lou Reed kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Erreferente handienatako musikaria ekarri du bertsio saiora. “Perfect Day” Lou Reedek 1972an idatzitako abesti bat da. Bere ospea 1990eko hamarkadan handitu zen, 1996ko Trainspotting filmean aurkeztu zenean, eta, ondoren, 1997an karitateko single bezala kaleratu zen. Abestiaren letra ohiko maitasun debozio […]

Karibe aldera eraman gaitu Pedrok gaur, Jamaikara. Benetan datu bitxia eman digu, gainera: Jamaikak hiru milioi biztanle besterik ez dauka, baina, hala ere, azken hirurogei urteetan ehun milatik gora kanta konposatu dituzte bertako sortzaileek. Sortzaile horien artean izen mitiko asko daukagu. Mitikoenetako batzuk, The Wailers taldea eta bere bi partaide […]

Kubako musikaririk handienetako bat gonbidatu dugu gaur Soinugelara. Guajira deritzan Kubako musika tradizionala aipatzeaz batera, Eliades Ochoaren izena datorkigu gogora berehala. Hobeto esatearren, Eliades Ochoa eta Cuarteto Patria taldea, aspaldidanik bide luze-luzea egin baitute elkarrekin. Behinola, gaixoaldi luze samar baten ondotik, zer moduz zegoen galdetu omen zion kazetariren batek Eliadesi, […]

Izurriteek zenbaki latzak ekartzen dituzte ustekabean, sinesten ere zailak diren zenbaki latz biderkatuak. Eta zenbakiek zenbaki izaten jarraitzen dute, harik eta haietako baten azpian senide, adiskide edo pertsona ospetsu baten izena aurkitzen dugun arte. Albisteak gogoa inarrosten digu orduan, eta triste gelditzen gara. Horixe gertatu zaigu guri Soinugelan, jakin dugularik […]

Ty Segall ezaguna da bere konposizio indartsu eta pisutsuengatik, First Taste diskoan horren adibide argiak ematen dizkigu, diskoa 2019an kaleratu zuen eta zartako ederrez beteta dago. Aurrera. Waxahatchee izen ahozkaezinarekin dator gure hurrengo gonbidatua. Katie Crutchfield-en bandak disko berria kaleratu du 2020 honetan, Saint Cloud izenekoa. Bertatik kantu parea. Aspaldi […]

Gaurko saioan Rafa Ruedak Dandy Livingstone izan du hizpide, klasiko bat. Dandy Livingstone (Kingston, Jamaika, 1943ko abenduaren 14a ) jamaikar musikaria da. “Suzanne Beware of the Devil” eta “Rudy, a message for yo” bezalako hitzen egilea da. Gaur entzungo ditugun bertsioak The Allniters, Los fabulosos Cadillacs, Propagandhi, Joe Strummer and […]

Giza begiari ikusezina zaion birus ñimiño batek mundua izu-ikaratan jarri duen honetan, eritasunei buruz egin diren kantu ezagunenetariko bat ekarri digu Pedrok. Kantak Rockin’ Pneumonia and The Woogie Boogie Flu du izena eta rhythm and blues-aren arloan distira handiko izarra izatera iritsi zen Huey Piano Smith piano jotzaile bikainak grabatu […]

Gaurkoan Dominique A.rekin hasiko dugu asteroko hitzordua. 2018an grabatu zuen Toute Latitude izenko diskoa zeina La Fragilité diskoaren ifrentzu bezala uler dezakegun, edo alderantziz, izan ere bigarren hori 2019an atera baitzuen. Batean bere bakardadean, gitarra eta konponketa xume batzuk, bestean, gaur ekarri dugun diskoan, bandarekin. Bigarren diskoak U.F.O.F izena dauka, […]