Jerry Jeff Walker-ek egindako kantua da Mr. Bojangles, berak, behin New Orleansen mozkorkeriagatik atxilotu zutelarik, ziegan ezagututako mozkor etxegabe baten istorioa kontatzen duena. Ordurako Bill Robinson aktoreak zerabilen ezizen hori eman omen zien mozkortiak poliziei, benetakoa ezkutatu nahian, baina Walkerrek egindako abestiak bertsio ugari izan zituen. Guk Nitty Gritty Dirt […]

Lau Behi taldeak “Onenak” bilduma argitaratu berri du. Bere Ibilbideko kanturik esanguratsuenak. Donostiako laukotearen ibilbidea birpasatu dugu Rafa Ruedaren laguntzaz. Hamalau abesti jasotzen ditu bildumak, eta horietako bi aurten grabatutako kantu berriak dira, “Positiboan” eta “Hogei urte”. Mikel Azpiroz taldekidearen Mamusik zigiluak argitaratu du diskoa eta Durangoko Azokan eskuratu ahal […]

Elvis Aaron Presley Missisipiko Tupelo hirian jaio zen 1935ean, AEBetan. Memphis-era aldatu, rockabilly-aren sortzaileetakoa izan eta, denborarekin, rockaren erregea bilakatu zen gazte hura. Aktore  moduan ere ezagutu genuen, baina ez konposatzaile muoduan, beti inork konposatutako doinuak kantatu baitzituen. Bere doinu arrakastatsuetatik bat aukeratu dugu bertsioak bilatzeko, eta Suspicious minds hau […]

Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute Itzal zaunka disko-liburu ilustratua. Jexux Mari Lopetegik Harkaitz Cano idazlearekin eta Antton Olariaga marrazkilariarekin elkarlanean osatu du proiektua. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Jexux Mari Lopetegiren bederatzigarren lana da. Pop rock eta jazz […]

Azaroaren 25ean kaleratuko du Kokein taldeak lan berria “Lurpekhariä”  deiturikoa. Gaurkoan Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu ‘ Gaur’ deiturikoa. 9 abestiz osatutako bilduma izango da. 2012an argitaratu zuten azken lana, bosgarren lana izango da. Berritasunak dakartza lanak, Bonberenean grabatu dute lana, Karlos Osinagarekin. Disko berriak aldaketa dakarrela esan digu […]

Simon & Garfunkel bikoteak sortutako kantuaren bertsio batzuk ekarri ditugu gaurkoan. Jatorrizkoa sortu zuen bikotearen ibilbide artistikoa eta gorabeherak aipatu ditugu lehendabizi. 1967ko The Graduate filmaren sonu bandan agertzeagatik egin zen famatu kantu hau, Paul Simonek lehenago konposatu bazuen ere, eta hurrengo urtean argitaratu zen single gisa, arrakasta handiz. Gaurkoan, […]

Gaurko saioan U2 taldea izan da protagonista, mundu osoan erabat arrakastatsua dena. 2006 arte 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Halaber, 22 Grammy sari irabazi dituzte. U2ren One kantuaren inguruko bertsioak entzun ditugu, Rolling Stone aldizkariak historiako kantuen zerrendan 26. postua eman zion 1982an grabatu zuten kantu honi. Honako […]

Rafa Ruedak aspaldiko lagun baten disko berria ekarri digu,  Txuma Murugarren zazpigarren lana Zerbait ari da gertatzen hor deiturikoa. Badira urte batzuk ez duela diskorik argitaratu, aurrekoa marginalia deiturikoa, nahiz eta tartean hainbat gauza egin dituen, esaterako Angel Unzuruken eginiko lana. Diskoa ohiko kolaboratzaileekin egin du, Miguel Ramirez, Nacho Beltran, […]

Mallabiko kantariak plazaratu berri duen lana izan du hizpide Rafa Ruedak. Kantariaren lanak 13 abesti biltzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azken urteetan euskal musikak izan duen fenomenorik  nabarmena dela aipatu digu. Kantu naturalak dira Izarok lehen disko honetan bildu dituenak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161021rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.