Rock gogorraren hastapenetakoa dugu Born to be Wild kantua, Mars Bonfirek konposatua eta Steppenwolf kanadiar taldeak famatu zuena. Beren Magic Carpet Ride diskoan argitaratu eta urtebetera kantua ospetsu bihurtu zuen Easy Rider filmerako hautatu izanak. Gerora motorzaleen irudiari lotuta erabat lotuta geratu da kantu hau. Guk Steppenwolf-en bertsioaz gain, Kim Wilde, […]

Gaurkoa Rafa Ruedak Iker Lauroba kantariaren lan berriaren aurrerapen kantua ekarri digu. Hamaika proiektutan murgilduta dabil musikari donostiarra. 2014an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, Zeru tolesgarria” deiturikoa. Orain bigarrena izango denaren grabaketan murgilduta dabil eta dagoeneko kantu bat entzun ahal izan dugu, “Azken dantza bat” deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170127-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.

Historian bertsio gehien izan dituen kantua omen da My Way. Abestia mundu osoan zabaldu zuena Frank Sinatra izan zen, baina jatorriz Comme d’habitude izena izan zuen.  Jatorrizkoa entzun dugu lehenengo, Claude François-en ahotsean, 1967an hark Jacques Revauxekin batera idatzi zuena. Paul Ankak egin zuen ingelesezko moldaketa, jatorrizkoarekin zerikusirik ez duena […]

Queen taldea, Fredy Mercury, Brian May eta lagunak, izan ditugu gaurkoan hizpide, talde honek egindako Under pressure doinuaren bertsioak ekarrita. 1981ean argitaratutako abesti hau David Bowierekin batera idatzi eta grabatu zuten, eta single moduan agertu ondoren Hot Space diskoan agertu zen. Gaurkoan Joss Stone, Keane taldea, Vanilla Ice, Foo Fighters […]

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da, kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Abenduan plazaratu zuen lan berria, Bederatzi kantu berri bildu ditu “Gordeka” deituriko lanean, kantariak, rock folk progresiboa lantzen du. Elektronika ukituek ere baditu lanak. Ahots sakoneko kantaria da Tristtan Mourguy. Gaurkoan Tristtan Mourguy kantariaren bidaiak kantua […]

AC/DC australiarrak dira gaurko saioko lehen protagonistak, beraien rock gogorreko Thunderstruck doinuari egindako bi bertsio entzun baititugu, jatorrizkoaren oso bestelakoak gainera: Steve’n’Seagulls finlandiarrek blue grass estiloan egindakoa eta Gordon Duncan eskoziarrak gaitaz egindakoa. Ondoren, Video Killed the Radio Star ezaguna entzun dugu, The Buggles taldearen eskutik One Hit Wonder fenomenoari hasiera […]

Irlandara joan gara oraingoan, hango doinu ezagun baten bertsioak biltzera. Whiskey in the Jar kantu tradizionala irlandar folk abesti herrikoi eta ospetsu bat da, Cork eta Kerry konderrien arteko mendien artean kokatutako kontakizuna azaltzen digu, emazteak traizioa egin dion bide lapur batena. Munduan zehar zabalduenetako irlandar abestia da hau, eta […]

Kerobia taldeko kide izandako musikariek Anticontinente izeneko proiektua abiatu dute. Sei kanta jarri dituzte sarean oraingoz, eta urtarrilean hasi nahi dute kontzertuak ematen. Pintura, musika eta literatura uztartu zituen Kerobiak bere azken lanean Supernova deiturikoan. Kontzertu batean jo ditzaketen tresnak bakarrik baliatu dituzte  kantak berriak  sortzeko, eta sarean doan jarri […]