Don Inorrez taldeak (Bide Ertzean taldearen errautsetatik erneturiko lore ederra Imanol Ubedaren eskutik) single berria atera du. Mugiro izan zen bere aurkezpen diskoa eta datorrenaren aurkezpen abestia dakarkigute orain. “Barre ala Negar”. Aurreko saioan aurkeztu genuen talde batekin goaz orain. The Weather Station. Americana izeneko eremuan kokatu genitzake, baina ez […]

Gaurko saioan Anjimile-k irekiko ditu ateak. Bere musika espazio berriak topatu nahi duen bidaia bat da. Bere azken diskoan, Giver Taker izenekoan, soiltasuna eta dotorezia topatzen dira nonahi. Dotorezia eta soiltasunaren bidetik jarraituko dugu hurrengo minutuetan ere. Big Theef taldeko ahotsa da Adrianne Lenker, besteak beste, lan interesgarria egiten du […]

Lehenbiziko minutuetan Donostiako talde bizi bat ekarriko dugu gurera: The Burns. 2015ean sortu zirenetik Asylum izeneko Epa kaleratu dute eta beste zenbait single. Orain “Daddy Xmas” izeneko abestia aurkeztera datoz, 2021 urteko hasieran kaleratu nahi duten diskoaren aurrerapen gisa. Garaje rock, ondo borobildua, zuzena eta puntxa ikaragarria daukana. Ildo beretik […]

Diskotegi zaharrean zirikatzen, Immaculate Fools taldearen lehenengo diskoa topatu dugu: Hearts of Fortune. Taldea jada desagertu den arren hona ekarriko dugu euren musika. Ingelesak izan arren Ingalaterratik kanpo eduki zuten arrakastarik gehien. Egun, taldeko buru zen Kevin Weatherill Galizian bizi da eta bertan jarraitzen du musika grabatzen. Hurrengo taldeak Hypoluxo du […]

Lau Behi taldearen azken diskoa 2000koa da, baina 2016an kanturik biribilenak biltzen zituen grabazio bat kaleratu zuten: Onenak. Taldearen buru Mikel Azpiroz zegoen, geroztik hainbat artista eta taldetan ibilitako musikari bikaina. Eta berarekin beste hiru lagun, rock klasikoaren eta bluesaren magaletan dabilen musika jorratzen. Soinu klasikoz ari garela, Alabama Shakes […]