Aupa lagunok! Ehungarren saioa jada. Pixkanaka bidea urratzen goaz. Gaurko saioari hasiera emateko Cigarettes After Sex taldearekin emango diogu hasiera. Euren pop leun, belusatuarekin. Berara goaz hurrengo minutuetarako, bertan Joseba Irazoki eta lagunak entzutera. Zu al zara? Izeneko diskoa formazio honekin egiten duen bigarren diskoa da. The Big Thief taldearekin […]

Aurreko maiatzean Oihartzun izenpean kaleratu zuen Mattin Perezek Etorkizuna  Ezeztatua Da izeneko diskoa. ikuspegi psikodelikoa, ukitu sinfonikoekin. Abesti trinkoak. Segidan Texas ingurura goaz, bertan Lilly Hiatt musikariak (bai, John Hiatt mitikoaren alabak) disko biribila kaleratu berri du: Walking Proof. Amerikako rock klasikoa country ukitu zenbaitekin. Aguxtin Alkhatek egingo digu bisita […]

Gaur, Braulio taldeko kideak izango dira hasierako gonbidatuak. Ondarroako taldeak lau abesti indartsu bildu ditu lehenengo diskoan, eta dagoeneko martxan dabiltza proiektu berri honekin. Segidan beste proiektu berri bat, oraingoan Eibartik. Nor Naiz? Taldeak estreinako diskoa kaleratu berri dute, abesti erritmiko eta soinu desjosia. Aguxtin Alkhatek disko berria ondu du, […]

Mihise taldearen lehenengo diskoarekin irekiko dugu gaurko saioa. Usurbildik datoz euren lehenengo diskoarekin Kronik@. Lan erakargarria ondu dute, gitarra herdoildu eta giro ilunez baina aldi berean gardentasunez eta argiz betetako lana. Jarraian Irlandatik datorren talde bat, Musibla honetan ongi etorria den talde bat Fontaines DC. Euren sustraiak aldarrikatuta, Dogrel izeneko […]

Aguxtin Alkhatek disko berriarekin etorri zaigu 2020 honetan, Hutsaren Hatsa du izena eta haren esanetara “zoriontasuna berriz topatzen” lagundu diote abesti berri hauek. Armendaritzeko musikariaren disko berriarekin hasiera emango diogu gaur gure saioari. Anemone taldearekin jarraituko dugu, pop abesti deigarriek sortutako diskoa kaleratu zuten 2019an, Beat My Distance izenekoa. Sara […]

Mukuru kolektiboaren baitan talde eta proposamen oso interesgarriak biltzen dira, eta beraiek dioten bezala: “Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz”… Bertako katalogotik zenbait musikari ekarri ditugu gaur gure saiora. […]