Badira proiektu zirraragarriak, barrua inarrosten dizutenak, horrelako bat da HATXE. Idoia Hernandez piano jole eta konpositorearen proiektu honetan, musikari bikainak bildu dira, klasikotik zein garaikidetik datozenak, trebeak giro zehatzak sortzen. Panpin hautsien dantza izena du 2020 honetan kaleratu berri duten bigarren diskoak. Mukuru kolektiboaren zigilupean. Guztiz gomendagarria. Proiektu horretan, laguntzaile […]
Txuma Murugarren
Flat Worms Los Angeleseko hirukoteak disko berria du kalean Antarctica. Garaje punk soinuetan mugitzen da taldea, indartsu eta lakarra. Honen segidan Jupiter Jon taldeak Amaren Alabak seikotearekin egindako kolaborazioaren bi abesti jarriko dizkizuegu. cOUPAGES izeneko seriean kaleratu zuen diskoa Bidehuts zigiluak. Abesti tradizionalen ikuspegi oso pertsonala eskaintzen digute bertan. Kurt […]
The War on Drugs taldea Philadelphiatik dator. A Deeper Understanding diskoa 2017an kaleratu zuten. King Krule hurrengoa. Bere musikak gatibu gauzka. The Ooz diskoa bikaina da eta bertatik abesti pare bat ekarri dugu. U.S. Girls talde kanadarrak disko berria dakar 2020 honetan Heavy Light, eta bertatik zerbait entzungo dugu. Maria […]
Ty Segall ezaguna da bere konposizio indartsu eta pisutsuengatik, First Taste diskoan horren adibide argiak ematen dizkigu, diskoa 2019an kaleratu zuen eta zartako ederrez beteta dago. Aurrera. Waxahatchee izen ahozkaezinarekin dator gure hurrengo gonbidatua. Katie Crutchfield-en bandak disko berria kaleratu du 2020 honetan, Saint Cloud izenekoa. Bertatik kantu parea. Aspaldi […]
Gaurkoan Dominique A.rekin hasiko dugu asteroko hitzordua. 2018an grabatu zuen Toute Latitude izenko diskoa zeina La Fragilité diskoaren ifrentzu bezala uler dezakegun, edo alderantziz, izan ere bigarren hori 2019an atera baitzuen. Batean bere bakardadean, gitarra eta konponketa xume batzuk, bestean, gaur ekarri dugun diskoan, bandarekin. Bigarren diskoak U.F.O.F izena dauka, […]
Gaur Chris Dave and The Drumhedz taldearekin abiatuko gara. Houston-etik dator Chris “Daddy” Dave eta bere lehenbiziko diskoarekin dator, bandaren izen berarekin bataiatu dutenarekin. Jazz, gospel, hip-hop… asko dira disko bikain honetan topatzen diren aireak. Honen ostean, Destroyer, Kanadatik datorren kantugile interesgarria, Dan Bejar dugu talde honetako burua. Have We […]
Chris Dave and The Drumhedz taldearekin irekiko dugu gaurko saioa. Euren estreinako disko honetan ehundura musikal joriak aurkitzen ditugu, jazz moderno baten oinarrian, rap, pop edo psikodelia. Diskoa taldearen izenarekin bateatu dute. Hurrengo gonbidatua King Krule britaniarra izango da. Man Alive! izeneko diskoa kaleratu du urte honetan bertan eta abesti […]
Kanadako abeslari batekin irekiko dugu gaurko saioa. Elisapie du izena eta Quebec-ekoa da. Inuit hizkuntzan, frantsesez eta ingelesez abesten du. Gaurkoan inuitez abestutako bi kantu ekarri ditugu bere azken diskotik (The Ballad of the Runaway Girl). Hurrengo minutuetan Kanadatik atera gabe jarraituko dugu, hortik baitator Destroyer taldea. Euren azken diskoa […]
Montrealeko Ought taldearekin emango diogu hasiera gaurko saioari. Sun Coming Down diskoa 2015ean grabatu zuten eta bertatik abesti luze bezain mamitsua ekarriko dugu, Beautiful Blue Sky izenekoa. Bigarren abestia euren azken diskotik aterako dugu (Room inside the World). Hurrengo taldea Fu Manchu talde kaliforniarra da. Azken bolada honetan entzun ditugun […]
Gaurko saioaren hasieran Gyoza talde katalana ekarriko dugu. 2014an sortutako talde hau Mourn edo Coherence bezalako bandetatik datozen musikariek osatzen dute. Orain euren azken diskoaren (Early Bird) aurrerapena eskaintzen digute: In My Room. Hurrengo bisitaria, Mourn taldea izango da. Bartzelonan sortutako beste banda interesgarri bat da, hiru neskek eta mutil […]
