Gorka Gaztanbide bere estreinako diskoarekin agertu zaigu Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla izenpean. Ibilbide luzeko musikari hau erdi ezkutuan egon da beti besteen lana ontzen eta dotoretzen. Oraingoan ordea, urteetan ondutako konposizioekin datorkigu izen bereko diskoarekin. Honen ostean Faye Webster. Amerikako folk abeslari honen hirugarren disko luzea 2019an atera zen […]

Mungiako TOC taldearen azken grabazioak kateatuta gauzka. Punk rock iluna, freskoa, ongi egina. Zidazun du izena grabazio horrek eta bertara sartzen bazarete egonaldi luze eta oparoa egingo duzue horko abestietan barrena. Guztiz gomendagarria. Kanadara goaz hurrengo taldearen bila. Egia esan azken bolada honetan Kanadatik oso musika interesgarria heltzen ari da. […]

Arlo Parks-en azken diskoak gatibatuta gauzka. Collapsed In Sunbeams lanean bildu dituen konposizioetan dotorezia eta “savoir faire” biltzen ditu tonaka. Estreinako disko biribila zinez. Bide Ertzean taldearen atsedenaldi luzea profitatuz, Imanol Ubedak Don Inorrez proiektua sendotzen dihardu. Bigarren diskoa kalean, pop sutsua, Esku Hutsik lana goitik behera entzun beharreko pieza […]

Aurreko saioan hasi ginen La Rekba talde donostiarraren EPa entzuten. Gaur euren beste bi abestirekin emango diogu hasiera gaurko orduari. After-punk ilun eta zirraragarria egiten du talde honek. Norvegiatik dator hurrengo taldea, Pom Poko, Japoniako anime filma ezagunaren izena. Rock-a ukitu progresibo batzuekin. Euren azken diskoa Cheater da. Babeheaven da […]