Gaurko saioko lehenengo izena Nilüfer Yanya da. Turkiar eta irlandar jatorrizko interprete gazte honek Londoneko periferian du bizilekua eta hortik zabaltzen du bere soul ilun eta distortsionatua, King Krule edo Jamie Isaac-en modura soul garaikidearen aitzindariak. Miss Universe da bere azken diskoa. Hurrengoa Bakar, Frantzian jaioa baina Ingalaterran errotutako musikari […]

Iepa! gaurko saioa irekitzeko Enrique Ortiz de Landazuri Izardui aukeratu dugu. Nor den galdetzen duzuenontzat esan dezagun askoz ezagunagoa dela Bunbury ezizenez, Heroes del silencio talde arrakastatsuan abeslari ibili zen eta gero 90eko hamarkadaren amaiera aldean bakarkako bideari ekin zion. Gaur Flamingos diskotik aukeratutako bi abesti ekarri ditugu. Hurrengo taldea […]

Kaixo lagunok, hasierako soinuek Jeff Tweedy-ek ekarriko dizkigu Warm izeneko bere azken diskotik ateratako kantu parearekin. Bide beretik jarraituta, hots, barne bidaien eta kantu barnerakoien bidetik, Lucy Dacus datorkigu Historian izeneko diskoarekin. Segidan, azken bolada honetan punk musikak bizi izan duen bilakaera ederki adierazten duen Bodega taldea, euren Endless Scroll […]

Gaurko saioan Ruper Ordorikaren azken diskoarekin abiatuko gara, Bakarka izenarekin kaleratu duen azken disko honetan bere abestirik gogoangarrienetako batzuen bertsio akustikoa eskaintzen digu Ruperrek, doi eta dotore. Segidan,Wilco taldeko buru izan den Jeff Tweedy-ren azken diskotik (Warm) pare bat abesti –. Olatz Salvador donostiarrak Zintzilik izena jarri dio bakarka atera […]

Guarko saioan, guri gustatzen zaigun bezala, gaur-gaurko diskoak baina baita ahantzi gabe dauzkagun disko zaharragoak ere, hala nola, Gravenhurst proiektua. Horren atzean Nicholas John Talbot musikaria zegoen, 2014an zendu zen Talbot eta Gravenhurst proiektuarekin hainbat disko utzi zizkigun, besteak beste Black Holes in the Sand (2004) izenekoa, bertatik Still Water […]