Azkenaldi honetan, kezka handia sumatzen da eremu askotan, eguratsera isurtzen ditugun gai kutsagarriak direla kausa. Horren aurrean, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da bioerregaien bidea, hau da, biomasatik lortzen diren erregaiak. Haiek lortzeko prozesuaz eta haien erabileraz jardungo dugu gaur Martin Olazar ikertzailearekin. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea […]

Soinugela hau duzue ere pasa den hamarkadan Xabier Monasterioren etxea izan zen, aurkezle kide izan genuen eta. Xabierrek ibilbide oparoa du Zenbat Gara elkartean, Gabriel Aresti euskaltegian eta Erroa argitaletxean. Askotan itzultzaile jarduna da eta, besteak beste, Arnold Wesker, Guy de Maupassant, Pio Baroja, Stephen Crane eta R.L. Stephenson-en lanak […]

Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle […]

1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]

Bilbo Hiria irratiak berrikitan zabaldu duen iritzien tartera beste aditu bat heldu zaigu. Xabier Amurizak, hilean behingo maiztasunean, bere lorratza utziko du, euskarari eta euskal kulturari berez doazkion gaiei buruz hitz eginez. Saio honetan, Xabierrek berak atera berria duen Neska bat leku inposiblean eleberria oinarri harturik, 70eko urteen bueltan Zamorako […]

50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]

1

Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da,  euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez,  gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]

Bart iluntzean itxi ditu bere ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak eta atzo bertan balorazio positiboa egin zuten Gerediaga elkartekoek, euria gorabehera, arrakastatsua izan baita egitarau zein publiko aldetik. Gaur, aldiz, gure estudioan Jabi Zabala eta Xabier Monasterio izan ditugu, azokaren balantzea egiten. Zehatzago, Zabalak Bilbo Hiria irratiak azokatik egin duen […]