Gabriel Garcia Marquezen ipuinak ez dira bere eleberriak bezain ezagunak, baina, hala ere, haien artean ere bada ale ederrik. Oraingoan dakargun honako hau, esaterako. Erroa argitaletxeak Bertoko eta bertako ipuin laburrak izenburupean egindako ipuin laburren antologiatik atera dugu. Covid 19aren izurrite hau dela eta, ipuin aproposa izan daitekeelakoan gaude, ederki […]

Gaur, lanetik irten naizenean, liburu dendarako bidea hartu dut. Berria egunkarian oso kritika ona irakurri dut liburu bati buruz, eta erosi egin nahi dut. Kale Nagusian gora joan naiz betiko liburu dendarantz, eta halako batean lagun batekin topo egin dut. Batak bestea agurtu ondoren, «Nora zoaz?», galdetu dit lagunak; «Liburu […]

Gaur alde batera utziko dugu Bilboko soziologia, bertako zoologian murgiltzeko. Bilbok, eduki ere, badaukalako bere fauna. Eta Botxoaren inguruak porlanez, etxez eta kalez beteta ez zeudenean, askoz fauna ugariagoa zeukan. Dena den, fauna horretan erregea txoritxo bat izan da beti: txinboa. Txinboa Sylviidae familiako txoria da, Europako lurralde epeletan bizi […]

Hirian bizitzeak baditu abantailak, baina baita desabantailak ere. Ezin ukatuzkoa da hori, koronabirus delakoak ekarritako izurrite honetan ikusten ari garenez. Ipuin honetan halako hiri jendetsu eta zaratatsu batera lagun bat ikustera doan indio baten ipuina entzungo dugu. Ipuin ekologikoa dela esan genezake, ekologia inoiz baino beharrezkoagoa dugun ingurumari honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200421_IRAKUKETAK%209%20(Hetmann).mp3 […]

Iratzeder apaiz beneditarra ondo ezaguna dugu euskal lirikan XX. mendearen bigarren erdialdean erlijioari eta Euskal Herriari eskaini zizkien olerki landuengatik. Gaurkoan, berriz, ipuin baten bidez gogoratuko dugu haren sorkuntza lana, zur eta lur utziko gaituen «thriller kristau» moduko baten bidez, hain juxtu ere. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200415_IRAKURKETAK_Iratzeder).mp3 Deskargatu hemen.

Iban Zalduak ipuinak idazten ditu, gehienbat. Donostiar idazlearen ipuinak kalitate handikoak dira gaiaren nahiz egituraren aldetik. Gaur irakurri nahi dizuegun ipuineko protagonistak badu lagun ikusezin bat. Horraino ez dago ezer arrarorik, haur gehientsuek izaten baitute halako lagun asmaturen bat, baina ipuin honetakoa oso bestelakoa da… https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200407_Irakurketa07_IbanZaldua.mp3 Deskargatu hemen.

Najib Mahfuz egiptoar idazle ezagunak inork ez bezala deskribatu zuen Kairo hiriko jende behartsuaren bizimodua. Pertsona dohakabe horietako bat Pipermin da, hamabi urteko mutiko bat, kafetegi batean morroi lanak egin arren, sasilan horretaz harro dagoena eta pozik bizi dena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200403_IRAKURKETAK%206%20(Mahfuz).mp3 Deskargatu hemen.

Audio honetan entzungo duzun pasartea Jon Maiaren Riomundo eleberritik hartuta dago egilearen baimenaz. Eleberrian Gerra Zibilaren denboran goseari ihesi Espainiako herri txiki batetik Euskal Herrira etorri zen familia baten biziztza kontatzen zaigu. Kanpoko eta bertoko umeen arteko harremanetatik abiatuta, garaiaren argazki ederra egiten digu Jon Maiak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200331_IRAKURKETAK%205%20(Jon%20Maia)(1).mp3 Deskargatu hemen.