Gabriel Arestiren ibilbidea Bilboko Arte Ederren Museoraino heldu da, eta bi bisitariei azaltzen die bertan ikusia eta bertatik agertzen den paisaia. Zein da artearen funtzio soziala? Zer dira museoak? Nola aldatzen dira, Historiaren garai desberdinetan? Frankismoak modu sakonean aldatu du guztia, arlo honetan ere bai. Baina artistak, poetak edo pintoreak, […]
Xabier Monasterio
Bilbo ezagutzeko asmoz, pasieran atera ohi gara atal honetan. Badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbida duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Alemaniatik […]
Bilboren nortasun kolektiboa kale artean aurkitzen da, paisaian eta herritarren elkarrekiko bizitzan. Nola garatu da Bilboren geografia urbanoa? Nondik datoz kaleak, Kaleen izenak? Zer adierazten dute? Aurreko maisuen erreferentziak hartzen ditu Arestik, tartean Miguel de Unamuno. Hari horretatik tiraka, sakondu egiten du garai bakoitzean hiriaren agintean direnen eta hiriko kale […]
Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen […]
Xamar ikerlariarekin batera gure herrian behar duen hizkuntza politika aztertzen ari gara. Hizkuntza orok bere hegemonia behar du lurralde batean behintzat. Inor dudan jartzen ez duen hizkuntza baten inguruan , inor dudan jartzen ez duelarik hegemonikoa da. Gure herrian Frantsesa eta Espainola hegemoniko bezala. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201021_NBM_saioa_03.mp3 Deskargatu hemen.
Gure mintzoan nahi genukeen normaltasuna aztertzen gabiltza Xamar ikerlariarekin batera. Hizkuntza politiken inguruan mintzatu gara gaur ere. Urte askotan pentsatu izan da hezkuntzak hizkuntza normalizatu lukeela baina ez da horrela izan horregatik bada garaia hizkuntza berri bat osatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201020_NBM_saioa_02.mp3 Deskargatu hemen.
Hizkuntza normaltasun bidean Xabier Monasteriok Xamar ikerlariarekin batera irrati tarte berria abiatu du. Normaltasun hitza denon ahoan dagoen honetan normaltasuna jardungo dute. Euskaldunok normaltasuna aspaldian eskatzen dugu, alor askotan eta nola ez hizkuntza arloan bereziki. Gure hizkuntzak behar handiak ditu oraindik eta normaltasunera begira jarri dira. Gaurkoan hizkuntza politikaz jarduten […]
Gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak… Nork gehiago, nork gutxiago, denok ditugu senideak. Eta jendeak bezala, herriek eta hiriek ere badituzte senideak. Herri eta hiri batzuek lotura handiak edukitzen dituzte elkarren artean historia, kultura, industria edo ekonomiaren aldetik. Herri eta hiri horiek azkenean formal bihurtzen dituzte beren lotura eta harremanak, eta orduan […]
Peruko idazle handi hau ez da, segur aski, behar bezain ezaguna, baina, kritikari askoren iritzian, haren ipuinak Julio Cortazar edo Jorge Luis Borgesenak bezain onak dira. Irakurketa honetarako Oturuntza izeneko ipuina hautatu dugu, burges aberatsen eta politikari ustelen arteko lotura eta harreman interesatuak agerian uzten dituena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200508_IRAKURKETA_11_OTURUNTZA%20(Julio%20Ramon%20Ribeyro).mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Zazpikaleak ederrak eta bereziak iruditu zaizkit beti, baina azken urteetan, Donostiako edo Biarrizko alde zaharrek bezala, okerreko bidea hartu dutela uste dut. Bertako kale eta plazetan gero eta turista gehiago dabilenez, auzoa bere nortasuna galtzen ari da egunetik egunera. Betiko denda eta tabernen ordez, denda transnazionalak, taberna frankiziak eta […]
