Gaurkoan gutxieneko soldataren igoera Espainia ekarri dezakeena aztertu dute, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. 900 euroko gutxiengo soldatak zenbait eztabaida mahai gaineratu ditu. Kointura atalean Latino Amerikara begira jarri dira. Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Saioa bukatzeko Euskal Herrira etorri eta NH […]
Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia irrati saioa Endika Alabort, Jon Bernat Zubiri, Maitane Jaio, Eki Etxebarria, Mikel Alvarez ‘Betelu’, Andrea de Vicente eta Roser Espeltek osatutako lantaldeak gidatzen du, Ane Zabala eta Ibon Burgoa Bilbo Hiriako kideen laguntzarekin. Lanaren ekonomiak langileen ikuspegitik jorratutako analisi kritikoak zabaltzea du helburu, 2018tik langile borrokak eta gatazkak abiapuntutzat hartuta.
Mundua eraldatzeko lehen pausua mundu horren errealitatea aztertzea, ulertzea eta azaltzea denez, zeregin horretan zentratuko gara. Ekintzarik gabeko analisiak bihotzik gabeko buruak diren bezala, analisirik gabeko ekintzak bururik ez duten bihotzak dira. Bata eta bestea ezinbestekoak dira gaur egungo agertokian.
Aspalditik gatoz eta urrutira goaz, klase ikuspegia eta gehiengo zapalduaren bizipena oinarrian izanda, eta ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten aritzen gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker.
Gaurko saioan kointura atalean Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak argitaratutako txostena aztertu dute J on Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarainek, azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak ‘frackin’-aren egoera EAEn aztertu du. Testua osorik […]
Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzinako erregimenaren opari kutsatua. Gaia hauek aztertu dituzte Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak. Koiuntura : Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak Komunitatearen egoerari buruzko eztabaidan, […]
Lanaren ekonomia irrati tartea bueltan da Bilbo Hiria irratian. Lanaren ekonomia irrati saioan langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da. Gaurko saioan Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertu dute, Errendimenduaren gizartea saiakera ezagutarazi eta […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak bi gai nagusi izan dituzte mintzagai; autogestioa eta turismo eredua. Udan herrietan eta auzoetan egiten diren jaiak oso garrantzitsuak dira hainbat elkarte eta erakundeen sostengu ekonomikorako; askotan autogestioa aldarrikatzen da, baina zer da autogestioa? nola defini daiteke? Autogestioa ekoizpen […]
Astero bezala, lanaren ekonomia izan dute aztergai Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Osakidetzako langile eta ESK sindikatuko militante Imanol Rodríguez izan dute gonbidatu. Osakidetzako enplegu publikoaren eskaintza irregulartasunetik haratago jardun dute. Ondoren Estatu Mailako Negoziazio Kolektiboari buruzko hitzarmena aztertu dute sakon. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/180629_Lanarenekonomia_11_Osakidetza.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan bi gaia izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. ESK sindikatuko kongresuan landutako bi ponentzia ekarri dizkigute. Euskal Herri penintsularraren egoera ekonomikoa Errezesio Handiaren garaian eta esplotazio kapitalista eredu berriak. Esplotazioa, kapitalismoaren izaeraren bilakaera garaikidea aztertu dute. Soldaten beherakada eta esplotazioaren aurpegi berri eta […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundararin eta Jon Bernat Zubiri Rey bi gai izan dituzte hizpide, batetik emakumeen soldaten aurkako erasoak eta bigarrenik Jose Luis Carreterok sindikalgintzaren inguruko alternatiben inguruko artikulua komentatu digute. Eta bukatzeko Josu Narbarterekin hitz egingo dugu, EHUko irakaslea, Argian artikulu bat argitaratu duela, baserriaren sorrera eta kapitalismoa […]
Saioa sindikal agendarekin abitu dugu ; gure inguruko mobilizazio eta sindikalgintza arloko deialdiak errepasatuz. Asteko gaia Langabezia izan da. Langabezia tasa erabilgarria al da? Estatistikek errealitatea aztertzeko erabilgarriak dira, baina manipulagarriak al dira? Edo beste era batean esanda, eginda dauden moduan errealitatea ondo deskribatzen al dute? Langabezia tasa izango da […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey berriro bildu dira bi gai aztertzeko. Alokairuen krisia aztertu dute, batetik, prezioen igoera eta eskaintza eta eskariaren arteko arrakalak aztertu dituzte, Euskal Herrian dauden etxe hutsen kopurua altua dela nabarmenduz. Bestetik, pentsioen auzian emakume eta gizonen artean ematen diren ezberdintasunak […]
