Gaur, Braulio taldeko kideak izango dira hasierako gonbidatuak. Ondarroako taldeak lau abesti indartsu bildu ditu lehenengo diskoan, eta dagoeneko martxan dabiltza proiektu berri honekin. Segidan beste proiektu berri bat, oraingoan Eibartik. Nor Naiz? Taldeak estreinako diskoa kaleratu berri dute, abesti erritmiko eta soinu desjosia. Aguxtin Alkhatek disko berria ondu du, […]

Mihise taldearen lehenengo diskoarekin irekiko dugu gaurko saioa. Usurbildik datoz euren lehenengo diskoarekin Kronik@. Lan erakargarria ondu dute, gitarra herdoildu eta giro ilunez baina aldi berean gardentasunez eta argiz betetako lana. Jarraian Irlandatik datorren talde bat, Musibla honetan ongi etorria den talde bat Fontaines DC. Euren sustraiak aldarrikatuta, Dogrel izeneko […]

Aguxtin Alkhatek disko berriarekin etorri zaigu 2020 honetan, Hutsaren Hatsa du izena eta haren esanetara “zoriontasuna berriz topatzen” lagundu diote abesti berri hauek. Armendaritzeko musikariaren disko berriarekin hasiera emango diogu gaur gure saioari. Anemone taldearekin jarraituko dugu, pop abesti deigarriek sortutako diskoa kaleratu zuten 2019an, Beat My Distance izenekoa. Sara […]

Mukuru kolektiboaren baitan talde eta proposamen oso interesgarriak biltzen dira, eta beraiek dioten bezala: “Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz”… Bertako katalogotik zenbait musikari ekarri ditugu gaur gure saiora. […]

Badira proiektu zirraragarriak, barrua inarrosten dizutenak, horrelako bat da HATXE. Idoia Hernandez piano jole eta konpositorearen proiektu honetan, musikari bikainak bildu dira, klasikotik zein garaikidetik datozenak, trebeak giro zehatzak sortzen. Panpin hautsien dantza izena du 2020 honetan kaleratu berri duten bigarren diskoak. Mukuru kolektiboaren zigilupean. Guztiz gomendagarria. Proiektu horretan, laguntzaile […]

Flat Worms Los Angeleseko hirukoteak disko berria du kalean Antarctica. Garaje punk soinuetan mugitzen da taldea, indartsu eta lakarra. Honen segidan Jupiter Jon taldeak Amaren Alabak seikotearekin egindako kolaborazioaren bi abesti jarriko dizkizuegu. cOUPAGES izeneko seriean kaleratu zuen diskoa Bidehuts zigiluak. Abesti tradizionalen ikuspegi oso pertsonala eskaintzen digute bertan. Kurt […]

Ty Segall ezaguna da bere konposizio indartsu eta pisutsuengatik, First Taste diskoan horren adibide argiak ematen dizkigu, diskoa 2019an kaleratu zuen eta zartako ederrez beteta dago. Aurrera. Waxahatchee izen ahozkaezinarekin dator gure hurrengo gonbidatua. Katie Crutchfield-en bandak disko berria kaleratu du 2020 honetan, Saint Cloud izenekoa. Bertatik kantu parea. Aspaldi […]