Hasteko, Matt Corby australiarra ekarri dugu, crooner labekada berriaren aitzindaria, nolabait, Rainbow Valley diskotik ateratako abesti pare bat dakarzkizuegu. Hannot Mintegia MOXAL proiektuaren burua dugu, Audience taldeko kide ohiak disko barnerakoia kaleratu du, nork bere hausnarketak egiteko espazio handia eskaintzen duena. Segidan King Krule. Londoneko musikari gazte hau ohikoa bihurtu […]

Gaurko saioko lehenengo izena Nilüfer Yanya da. Turkiar eta irlandar jatorrizko interprete gazte honek Londoneko periferian du bizilekua eta hortik zabaltzen du bere soul ilun eta distortsionatua, King Krule edo Jamie Isaac-en modura soul garaikidearen aitzindariak. Miss Universe da bere azken diskoa. Hurrengoa Bakar, Frantzian jaioa baina Ingalaterran errotutako musikari […]

Ingalaterrako underground eszena gero eta ezagunago den banda batekin hasiko dugu gaurko saioa. Black Midi dute izena eta bukle errepikakor eta indartsuetan oinarritzen dituzten euren abestiak. Hurrengo gonbidatuek Pond izena duen taldea sortu zuten Australian, rock psikodelikoa. Tasmania izeneko diskotik bi abesti. Jauzi egingo dugu Australiatik Londoneko Camden-era, bertakoa baita […]

Iepa! gaurko saioa irekitzeko Enrique Ortiz de Landazuri Izardui aukeratu dugu. Nor den galdetzen duzuenontzat esan dezagun askoz ezagunagoa dela Bunbury ezizenez, Heroes del silencio talde arrakastatsuan abeslari ibili zen eta gero 90eko hamarkadaren amaiera aldean bakarkako bideari ekin zion. Gaur Flamingos diskotik aukeratutako bi abesti ekarri ditugu. Hurrengo taldea […]

Kaixo lagunok, hasierako soinuek Jeff Tweedy-ek ekarriko dizkigu Warm izeneko bere azken diskotik ateratako kantu parearekin. Bide beretik jarraituta, hots, barne bidaien eta kantu barnerakoien bidetik, Lucy Dacus datorkigu Historian izeneko diskoarekin. Segidan, azken bolada honetan punk musikak bizi izan duen bilakaera ederki adierazten duen Bodega taldea, euren Endless Scroll […]