Zein ondo egina dagoen Postal Kolekzionistak-en azken diskoa! Bagoi Hutsak du izena eta abesti samur eta biribilez betea dago. Tolosatik datorren talde honek dotorezia erakusten dute ahurka. Disko hau aletzen joango gara Musibla saioetan. Arrasatetik datorren kantu egile bat entzungo dugu segidan. Ekiñe izen artistikoaz kaleratu du Ekiñe Casadok estreinako […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Mungiako TOC taldearen azken grabazioak kateatuta gauzka. Punk rock iluna, freskoa, ongi egina. Zidazun du izena grabazio horrek eta bertara sartzen bazarete egonaldi luze eta oparoa egingo duzue horko abestietan barrena. Guztiz gomendagarria. Kanadara goaz hurrengo taldearen bila. Egia esan azken bolada honetan Kanadatik oso musika interesgarria heltzen ari da. […]
Gaurko orduari hasiera emateko Amaarae egilearen musika ekarri dugu. Ghanan sortua, Ama Serwah Genfi New Yorkarra dago ezizen horren atzean. The Angel You Don’t Know izena du bere lehen lan luzeak. Erritmoari garrantzi handia ematen dion Babeheaven taldearekin jarraituko dugu. Home for Now izena du beren azken diskoak. Pop landua. […]
Arlo Parks-en azken diskoak gatibatuta gauzka. Collapsed In Sunbeams lanean bildu dituen konposizioetan dotorezia eta “savoir faire” biltzen ditu tonaka. Estreinako disko biribila zinez. Bide Ertzean taldearen atsedenaldi luzea profitatuz, Imanol Ubedak Don Inorrez proiektua sendotzen dihardu. Bigarren diskoa kalean, pop sutsua, Esku Hutsik lana goitik behera entzun beharreko pieza […]
Aurreko saioan hasi ginen La Rekba talde donostiarraren EPa entzuten. Gaur euren beste bi abestirekin emango diogu hasiera gaurko orduari. After-punk ilun eta zirraragarria egiten du talde honek. Norvegiatik dator hurrengo taldea, Pom Poko, Japoniako anime filma ezagunaren izena. Rock-a ukitu progresibo batzuekin. Euren azken diskoa Cheater da. Babeheaven da […]
Gaurko saioa soinu lakar eta granulatuak entzuteko profitatuko dugu. Lehenbiziko gonbidatuak La Rekba talde Donostiarra izango da. Punk-Rock klasikoa egiten dute, indartsu eta dotore. EP batean bildu dituzte lau abesti, lau zurrunbilo elektriko. Bejondeiela! Hurrengo taldea Hypoluxo dugu, izen bereko disko bat kaleratu dute duela gutxi eta bertan erakusten dute […]
Black Country, New Road taldeak irekiko du gaurko ordua, Londonetik datorren talde bitxia dugu, proposamen heldua eta aberatsa eskaintzen dute. For the First Time da euren estreinako diskoa. Hurrengo taldea Galdakao aldetik dator eta euren lehenbiziko diskoarekin datoz. Kaserna dute izena eta Mr Pongo proiektuaren errautsetatik jaiotako banda berria da. […]
Arlo Parks-ek disko ederra kaleratu berri du. Collapsed in Sunbeams bere estreinako diskoa da. Bilduma ederra, hitz poetikoak, erritmo kulunkariak eta soul-pop-disko nahasketa atsegina. Disko honetako bi abestiekin emango diogu hasiera gaurko saioari. Jarraian bagoaz oso gustura entzuten dugun disko batekin. Diskoaren izena da Self Help eta taldea Badge Epoque […]
Getariatik datozkigu soinu interesgarriak Oki Moki taldearen eskutik. Euren bandcampen pop-punk lofi bezala aurkezten dute euren burua. Energia eta konposizio erritmikoak bildu dituzte Working Class Pop izeneko diskoan. Euskal Herritik atera gabe, Mihise taldearekin joango gara. Usurbilgo taldeak soinu instrumentalak ditu oinarri baina ahotsa sartzen joan dira eta emaitza guztiz […]
Musibla honetan indartsu hasiko gara. Irlandako Sultans of Pings FC taldeak kaleratutako bi abesti indartsuekin. 1988an sortu zen taldea eta entzute handia izan zuten. Duela gutxi Where Is My Jumper izeneko abestia entzun nuen The Young Offenders komedia irlandarrean eta euren musikak gaurkotasuna galdu gabe zegoela iruditu zitzaidan. Gainera, Fontaines […]
