Baionako laukoteak lan berria argitaratu du. Camille Dizabo ahotsean, Anne-Lise Arnaud-Cazamayo teklatuan eta koroetan eta Txomin Urriza eta Alan Billi osatzen dute taldea. Orbel taldeak bigarren lana argitaratu berri du Lur Hezea deiturikoa. Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Piano doinuekin eta galdera batekin hasten da Patrice Watson Dumora musikariaren diskoa BOBI izenekoa. Patrice Watson Dumora batu zaigu Bilbo hiria irratiko sintoniara. Bobi aurreko diskoan agertzen zen asmatutako pertsonaiari heldu eta bigarren lanean ere hari tiraka agertu zaigu. Katua edo txakurra izan daiteke, entzuleak erabakiko du nor den Bobi. […]
Hondamendiakk bi hondamendi aipatzen ditu: Zaldibarko zabortegian gertatutakoa, bi langileren heriotzarekin, eta munduko gizarte osoa ezustean astindu eta harrapatu zuen pandemia. Bi gertaera larri horiek abiapuntutzat hartuta, sortu dute Hondamendia antzezlana. Talde artistiko handi baten sormen-lana da, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon […]
Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak bigarren ikuskizuna aurkeztu digu, Sex sua musikala. Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Galdera hauek ditu abiapuntu […]
Iruleak komikia dugu mintzagai datozen minutuetan Garazi Albizuak eta Olga Carmona Peralen lana dugu Txalaparta argitaletxeak plazaratu berri duena. Garazi Albizua batu zaigu irratian. Iruleak hiru dira: Kloto, Lakesis eta Atropos, mitologiatik datozen hiru pertsonaia. Mar gaztea dugu bestetik, bere bizitzan eragin nahi dute Iruleak… Eta eragite horretarako hiru emakume […]
GUDA DANTZA eta AMOOMA taldeek kontzertu paregabea proposatzen digute non eta Bilboko Kafe Antzokian GUDA DANTZA taldeak bere 10. urtebetetzea ospatzen du aurten eta, opari modura, Kafe Antzokian ateratzear dagoen diska berria aurkeztuko du: “Esan Gabekoak”. Era berean, AMOOMA taldeak urte honen hasieran argitaratutako “Soul Biscuit” EP-a zuzenean eskaintzera dator.Iker Guda Dantza taldeko […]
Udazkena estreinaldiz betea dator. Horietako bat izan dugu hizpide, ‘Zerozertan dabil baina ez daki zertan’ sormen berria aurrestreinatuko dute Urriaren 13an BAD jaialdiaren barruan La fundición aretoan. Maite Aizpurua eta Oier Guillan Metrokuadroko kideak izan dira gurean. Galderaz betetako ikuskizuna dakarte ’Zergatik dira familiak hain inportanteak’. Familia abiapuntu hartuta Etxe […]
Euskararen Etxeak Liburuaren arbola erakusketa ibiltaria prestatu du, bost herri hauetan ikusiko dena: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Zornotzan eta Gernikan, 2022ko irailean hasi eta 2023ko otsailean bukatuko da. Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean. Orain Portugaleteko Gazte lekuan dago erakusketa eta Urriaren 6an hitzaldia […]
Gaurkoan Bilbon Eneritz Aretxek “Lakoste” ikuskizuna eskaini du Kafe Antzokia. Bi emanaldi izan ditu eta tartean piperpolisera hurbildu zaigu. Dxusturi teatroak sinatzen du antzezlan hau, lehenengo “Konpota” izan zen ondoren “Karramarro” bakarrizketa egin zuen eta orain “Lakoste” aurkezten dabil. Bilakaera bat izan direla kontatu digu, azken honetan bere unibertsoa ekarri […]
Balbea , nabigatzea da garrantzitsua bizitzea ez, Atx teatroaren ikuskizun berriaren izenburua dugu. ATX teatroak Irailaren 25ean Gasteizko baratza aretoan estreinatuko duena. Gabreil Gabreil, Bihotz Salataria eta Tomiris bakarrizketen ostean Iñaki Ziarrustak ikuskizun berria aurkezten digu. Balbea deiturikoa, heriotzaren inguruan hausnartzen du. Iñaki Ziarrusta izan batu zaigu, sortzearen ingurukoak konpartitu […]
