Joseba Irazoki eta lagunak hirugarren alea argitaratu berri du. Disko puzka egin du Josebak lagunez inguratuta 9 kantu barrenak mugitzen dizkizuna. Ostegunean Kafe Antzokian zuzenean aurkeztuko ditu kantuak, aitzakia ederra berarekin berba egiteko. Gainera hirugarren lana hau,JIEL bezala izendatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211102_piper_JosebaIrazoki.mp3 Deskargatu hemen.
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Gaurkoan Goizane Aizpuruarekin berba egin dugu. Ekainean argitaratu zuen Izarak deituriko eleberria Alberdania argitaletxearekin. Ane, Xabi eta Elene hirukoteak dira nobelako pertsonaiak, hiru pertsonaia nagusien hainbat arlotan bilakaera kontatzen da, hala nola gorputzaren bizipena; intimitatea; bikotea, sexua edo maitasuna. Bost ataletan: uda, udazkena, negua, udaberria eta bosgarren aroa, esperoan ematen […]
ATX teatroak 10 urte bete ditu eta antzezlan berri batekin dator: Lubaki lainotsua. Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna jasoko du, postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren […]
Bost kantuko EP bat argitaratu eta gero Diabolo Kiwi taldekoek espaziotik bidaia proposatzen digute: Uhin Galduak deitzen da baxenafartarrak plazaratu berri duen lehen bilduma luzea. Diskoa 2020ko abenduan grabatu zuten Mungiako Magic Box estudioan, James Morganekin. Bi urte pasa dira Kokinkeriak Fini lehen lan laburra Euskal Herri osoan aurkeztu zutenetik. […]
Kherau talde bizkaitarrak hirugarren lana argitaratu berri du “phrolck” deiturikoa, Ibon kantaria batu zaigu estudioetara. Azken disko honetan blues, gospel edo country ukituak topatu ditugu baina beti ere tradizioa galdu gabe. 15 kantu bildu dituzte, kolaboratzaile zerrenda luzeak parte hartu du diskoan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210928_piper_kherau.mp3 Deskargatu hemen.
‘Epizentroa’ zazpi ipuinez osatutako narrazio liburua dugu, Nerea Loiola Pikazak ekainean aurkeztu zuen, erein argitaletxeak argitaratua. helduentzako lehen ipuin bilduma da, ‘Epizentroa’ narrazioetan emakumeak dira protagonista, eguneroko gertakari txikiak bizitzan sortu ditzaketen lurrikaren inguruko narrazioak bildu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210922_piper_epizentroa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan erakusketa bat izango dugu hizpide, Argazki erakusketa hain zuzen memoria egitekoa. “ZUTIK ETA SUTAN Bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992.” Deituriko erakusketan Elena Sarasolaren argazkiak bildu dituzte La Taller galerian. Maite Martinez de Arenaza batu zaigu irratira. Elena Sarasolaren artxiboko argazkien aukeraketa bat ikusi ahal izango da irailaren 23 arte. […]
Sutan 2014. urtearen erdialdean sortutako musika taldea da. Bilboko musika taldea dugu. 2019an lehenengo lana argitaratu zuten eta uda honekin batera ere “Nahiko bizirik” kantua argitaratu berri dute, Alain eta Aitor batu zaizkigu. Talderen ibilbideaz eta egungo egoeraz mintzatu gara beraiekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210907_piper_sutan.mp3 Deskargatu hemen.
Improtxou inprobisazioan oinarritutako umorezko ikuskizuna da, eta bost aktorek antzezten dute, aldi berean zeremonia maisuak. Mitxel Santamarina, Iñaki Maruri, Leire Orbe Ismael Pereira eta Diego Perez izango dira oraingoan gidariak. Igandean Bilboko Areatzan eskainiko, zer kontatuko duten oraindik ez dakigu, Horregatik antzerkiaren jolasaz berba egiteko Mitxel Santamarina gonbidatu dugu. Inprobisazioan […]
“Ibaiertzeko ipuina” ipuin luzea edo nobela laburra da. Amerikako Estatu batuetan kokatu du istoria dakar Ohiane Amantegik. Haur bat dugu protagonista, beren begietatik heriotza nola ikusten duen dakar. Gai zentrala da heriotza. Baina, heriotza, haur baten ikuspegitik kontatua. Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den […]
