TRITONES taldearen bisita dugu gaurkoan Bilbo hiria irratian. A por ti lana argitaratu berri dute bost kantutako lana. Ostiralean Bilbon egongo dira lana aurkezten, Hika ateneoan. Bigarren diskoa Jon Vidaurrek grabatu eta nahastu zuen MUIR estudioetan. Dani Iglesiasek (gitarra eta ahotsa), Juan Gentilek (baxua) eta Mikel Zubiriak (bateria) osatutako hirukoteak […]
Piperpolis
Kultura magazina Ane Zabalaren eskutik, asteartero 21:00etan.
Pantx recordseko lagunak Dennis Alcapone jamaikar kantateriarekin eginiko single berria aurkeztu digu, gainera asteburuan bertan izango da Gernikako lekuek jaialdian antolatutako festan. Dennis Alcaponeren kontzertua baino lehen Arratians taldea arituko da. Dena den egun osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu egin dira, Andok ekarri digu eguneko egitaraua. Punky Reggae Party […]
Ni ez naiz Mikel Laboa western bat bezala hasten da, Clint Eastwood estiloko Mikel Laboa batekin mugako herri batera iritsiz.Gutxik imajinatuko zuten horrelako hasiera bat Mikel Laboaren biografia baterako, baina Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ausartu dira arriskuak hartzera eta komiki honekin moldeak hautsi dituzte.Liburuaren aurkezpenean ziotenez, […]
Distopikal Euskal Herri tropikala kantatzen du Gatibuk azken diskoan, bero egiten eman zuen agian kantuaren hitzak sortu zituztenean, kontrakoa dugu egun hauetan izan ere Siberiako haizea hotzak harrapatu gaitu. 2060. urteko Euskal Herria irudikatu du Gatibu taldeak bere estudioko hamargarren diskoari izena ematen dion kantan EH Distopikala. Argi duguna Martxoaren […]
Ostegunean Lautan hiru jaialdiko azken eguna izango dugu, hiru proposamen antolatu dituzte, Raska Nazka antzezlana arratsaldeko 19:00etan Euskaltzandian Aitor Vinagret aktoreak gorpuztuko duena, Ganbila bildumaren aurkezpena izango da, bertan egongo dira ere Amancay Gaztañaga, Iraia Eliaz eta Erika Olaizola eta 20:30etan Bira kulturgunean Daisy Crazy antzezlana taularatuko dute Ane Gebara […]
Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute (H)ilbeltza sariketa Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko, eta, Eneko Barberenak bosgarren aldiko saria irabazi zuen 2021ean, eta argitaratu berri du “ Suak erreko ez balu” eleberria. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu […]
Udako Ikastaroen mende erdia ospatzeko, “Urratuen arrastoan” bilduma literarioa argitaratu du UEUk. Bertan hainbat idazlek UEU bihurtu dute mundu literarioen hauspo. Iratxe Retolaza Gutierrez izan da bilduma berezi honen arduraduna gurean izan da. Bilduman prate hartu dute Maialen Akizuk, Aurelia Arkotxak, Itxaro Bordak, Katixa Dolharek, Aingeru Epaltzak, Angel Errok, Idurre […]
Antzerkia izan dugu mintzagai Alain Lersundi aktorearekin, izan ere, ostegunean Lautan Hiru antzerki jaialdia abiatuko da Zazpi Kaleetan, hilabetez hainbat antzezlan eskainiko dira ostegunetan, alde zaharreko hainbat espaziotan, antolatzaileekin berba egin ostean Lersundi gonbidatu dugu, ostegunean jaialdian Nire zigilua pieza eskainiko baitu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230131_piper_lautanhiru.mp3 Deskargatu hemen.
Pabellón 6 aretoan ostiralean estrenaldia izango da Komeria Madarikatua antzezlana estrenatuko baitute. Antzezlana Tomas Afan egile sarituaren “Triptico Infernal” testuaren egokitzapena da eta testuaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Estreinaldia euskaraz izango da, urtarrilaren 27an . Afanen testua gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa bat da. Izan ere, lurtarrak […]
Sua taldeko Ane Barrenetxea izan da gurean , laukoteak “Gorde genituen beldurrak” izeneko diskoa argitaratu berri dute. Gorde ditugun beldurren inguruan sortu dituzte kantuen hitzak eta horiek aletu ditugu. Txikle bat marrubizkoa album ilustratua ere izan dugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230117_piper_sua_talde.mp3 Deskargatu hemen.
