“Euskalia” nobela izan dugu bide lagun, Mikel Alcarez Sarriegiren lehen nobela da. 2021ean Agustin Zubikaria beka jaso eta abenduan Elkar argitaletxeak plazaratu du. XXII. mendean euskaldunek gidatzen dute unibertsoko hamaika gailaxia, ehunka mirendade eta hamaika planeta gobernatzen dituzte, ongizate maila ikaragarriarekin. Baina bada handitasun horren kontra egin nahi duen Muturgogor […]

Bilboko KERNHELL metal taldeak estreinako diskoa argitaratu du, Kantu berriak entzun ditugu Galderrekin batera. Taldea Albertok (gitarra), Galderrek (baxua eta ahotsa), Gorkak (ahots nagusia) eta Sergiok (bateria) osatzen dute. Laukotearen esanetan,  “Diskoa askotariko abestiz osaturik dago, beti ere gure estilo propioa mantenduta.”. Gaztelaniaz kantatzen badute ere, euskaraz sortzen hasi berriak dira. […]

12 urteren ostean lan berria argitaratu berri du Meatzaldeko taldeak. Bonberenearen urteurrenaren harira kantua egitera animatu eta azkenean bost kantutako lana grabatu dute. Gontzal eta Ibon taldekideak batu zaizkigu Bilbo hiria irratiko sintoniara. Bonbereneari esker elkartu dira berriro. Eta egin dugu gure asmo eta indar onenarekin, beraien 25. Urtebetetzea ospatzeko. […]

Durangoko azokaren arrastoak ekarri ditugu Piperpolisera. Lan askoren uhoeldea izan dugu egunotan, arte eszenikoetan murgildu gara. Sormen beka arte eszenikoei zuzenduta izan da urte, Jon Ander Urrestik jaso du, “Eucalyptus” proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu Bilbo Hiria irratian. Sortzaile bermeotarrak antzelana sortuko du “eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen […]

Lehen eleberria kaleratu du Anari Alberdi musikari eta idazle azkoitiarrak: ‘Gari eta Goroldiozko’. Duela 15 egun aurkeztu zen liburua Donostian, Leire Lopez Susako editorea eta Jose Luis Otamendi idazlearekin, ondoren Azkoitian Iñigo Aranbarrirekin, Bilbon hirugarren aurkezpena egin zuen Louis Michel liburudendan. Jendetza batu zen Bilboko aurkezpenara, bertan jasotakoa ekarriko dugu […]

Baionako laukoteak lan berria argitaratu du. Camille Dizabo ahotsean, Anne-Lise Arnaud-Cazamayo teklatuan eta koroetan eta Txomin Urriza eta Alan Billi osatzen dute taldea. Orbel taldeak bigarren lana argitaratu berri du Lur Hezea deiturikoa. Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta […]

Hondamendiakk bi hondamendi aipatzen ditu: Zaldibarko zabortegian gertatutakoa, bi langileren heriotzarekin, eta munduko gizarte osoa ezustean astindu eta harrapatu zuen pandemia. Bi gertaera larri horiek abiapuntutzat hartuta, sortu dute Hondamendia antzezlana. Talde artistiko handi baten sormen-lana da, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon […]

Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak bigarren ikuskizuna aurkeztu digu, Sex sua musikala. Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Galdera hauek ditu abiapuntu […]

Iruleak komikia dugu mintzagai datozen minutuetan Garazi Albizuak eta Olga Carmona Peralen lana dugu Txalaparta argitaletxeak plazaratu berri duena. Garazi Albizua batu zaigu irratian. Iruleak hiru dira: Kloto, Lakesis eta Atropos, mitologiatik datozen hiru pertsonaia. Mar gaztea dugu bestetik, bere bizitzan eragin nahi dute Iruleak… Eta eragite horretarako hiru emakume […]