Martxoaren 15ean MURSEGO (Maite Arroitajauregi-Eibar, 1977) Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleei bere musika eskaintzera eta azaltzera etorri zen, Kafe Antzokiko hitzaldi musikatuen zikloaren barruan. Bere ibilbidea, gustuak, eta doinuak ederto azaldu zituen, kantuak jotzeaz eta abesteaz gain. Adi!! Zabaldu belarriak! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160407artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaur goizean Mondragon Unibertsitateko irakasle den Eneko Bidegainekin mintzatu gara Ipar Euskal Herriak erakunde bat izan dezan bertan egunez egun indartuz doan mugimenduaz. Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari dira bozketak azken aspaldion. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k– alde bozkatu behar dute. Era berean, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia […]
Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariaren bisita aprobetxatu eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri eman dugu POTTO irratsaioan. Entrenamentuetako trukuak kontatu dizkigu eta beste hainbat bitxikeria (gaiei zelan heldu, errima-familien aukeraketa, txapelketarako prestaketa…). Halaber, apirilaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian izan zen Garai hura gara ikuskizunaren ale batzuk ere ekarri ditugu uhinetara (Xabier Lizaso […]
Aste honetan lurrikara globala eragin dute Panamako paperak bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehenengo datuek. Panamako Mossack Fonseca abokatu bulegoak munduko hainbat iruzurgileri laguntzeko zerbitzuak eman ditu urteotan, herrialde askotako ogasunei iruzurra egiten lagunduta. Iaz bulego horren datu base erraldoia Süddeutsche Zeitung egunkariko kazetari birengana heldu zen. Azkenaldion datuak aztertzen […]
Ana Gandara ikerlariarekin batera euskal kantugintza berriaren sorreraz eta Ez dok amairu mugimeduaren inguruan aritu gara. ‘Euskal ondare kulturalaren moldatzea 1960tik 1990 urtera euskal kultur sistemaren oinarri’ tesia bukatu berri du. Ahozko ondare kulturalaz, musikaz eta kulturaz aritu gara. Bestetik haur liburuaren nazioarteko eguna izan berri da. Aurten Luciana Sandronik […]
Apirilaren bostean bost urte bete dira ertzain batek botatako gomazko pilota batek jota hil zela Iñigo Cabacas gaztea. Lau urte igaro dira eta oraindik ez zaio justiziarik egin, auziak instrukzio fasean dirauelako, gezurra badirudi ere. Hori dela eta, “Iñigo Gogoan” herri ekimeneko partaideekin hitz egin nahi izan dugu, laugarren urteurrenaren haritik […]
Hizpidea magazinaren barruan ekonomiari eskaintzen diogun atalean, asteon Jon Bernat Zubiri ekonomia adituarekin mintzatu gara. Gaurkotasun handikoa izan da berak aste honetako kolaboraziorako hautatu duen gaia: zer-nolako eragina izaten ari den ekonomian Espainia gobernurik ez izatea edo, Jon Bernatek berak esan digunez, Espainian “desgobernua” izatea. Enpresariek eta patronalak Barne Produktu […]
Garai hura gara Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano jotzaileak batera eskaintzen duten emankizuna da. Haren bitartez, duela 25o urte Europan Argien Mendea piztu zelarik, mugimendu interesgarri horrek Euskal Herrian izan zituen eraginak eta ondorioak azpimarratzen saiatzen dira bi sortzaileok. Horretarako, Pernando Amezketarraren bizitzako pasadizoetatik eta beraren bertsoetatik abiaturik, […]
Capítol 29: Vacances de Pasqua. Euskal Herrian hain errotuta gaudenez, aste hau libre hartu dugu. Hala ere, maitasun handiko musika aukera prestatu dizuegu. On egin! Capítol 29: Vacances de Pasqua. Estem tan arrelats al País Basc que ens hem agafat aquesta setmana de vacances. Això sí, us hem preparat una […]
Capítol 28: Ens menjarem la Mona. Editorialean, Mona de Pascua tradizioa azaldu dugu labur-labur. Un café amb Clara Garcia atalean, landa lana egin dugu, hainbat laguni egun arrazakeria nola ikusten duten galdetuta. El calaix de l’absurd-en egun indarrean diren lege zentzugabe batzuk aipatu ditugu. Les bones herbes atalean salbia sendakariaren […]
