Irati Majuelorekin batera bere azken lana izan dugu hizpide “Hiria gure oinetan. Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan” (Susa, Lisipe 17). Bost emakumezko protagonisten eskutik ,Arantxa Urretabizkaiaren, Ramon Saizarbitoriaren, Sonia Gonzalezen, Uxue Alberdiren eta Irati Elorrietaren ahotsetatik, hiriari beste era batean begiratzeko gonbita egiten digu: gorputz susmagarrietatik, desiratik, zaurgarritasunetik, laguntasunetik. Irati […]
Eguna: 2025-10-14
“Elhuyar Zientzia” hedabide digitala abian da. Zientzia eta teknologia gaiak euskaraz eskainiko ditu hedabideak. Garazi Andonegi Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzailearekin hitz egin dugu eta berek eman dizkigu nondik norako gehiago. Zientziaren eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi dute hedabide honekin. Gaineratu du, nahiz eta hedabide digitala sortu, hiru hilabetean behin […]
Bizkaiko mugikortasun-eredua eztabaidagai bihurtu da azken asteotan, Lamiakoren ibaipekoaren proiektuaren onarpenaren ondorioz. “Subflubiala” izeneko azpiegiturak, teorian, trafikoa arintzea eta Bilbo Handiko loturak hobetzea izango lituzke helburu, baina herritarren artean kezka eta haserrea piztu du. Subflubiala EZ! herri Plataformak salatzen du proiektua onartu zela herritarren parte-hartzerik gabe, ingurumenari eta osasunari kalte […]
Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Bilbon Gabriel Aresti Segurola. Frankismoaren hasierako urteetan hazi zen, beraz, Bilbo garaitu eta zapalduan. Gurasoak baserritar jatorriko “euskaldun galduak” zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen, era autodidaktan: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. Euskara egoera zailean ikasi zuen, […]
