Jeff Tweedy, Wilco taldeko burua, irudimen eta samurtasunez betetako kantugile klasikoa da. Twilight Override bere azken diskoan hiru disko, 30 abesti eta introspekzio, umore eta esperimentazio musikala bildu ditu. Tweedy-k berak dio: “Disko hau iluntasunari argi gehiago emateko ahalegina da, aurre egiteko garai korapilatsuari”. Disko honetan, melodia bikainak, gitarraren tonua eta testu […]
Eguna: 2025-10-17
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa izan da Galdakaon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Irune Basagoiti izan zen garaile 473 punturekin; eta, bigarren, Enare Muniategi 459 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Bittor Altube, Asier Galarza eta Paule Ixiar Loizaga; hurrenez hurren, 452, 451, 440 punturekin. Seigarren gelditu zen […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxepareren liburua. Euskaraz inprimatutako zaharrena da, eta joan den larunbatetik Baionako Euskal Museoan ikusgai dago. Horri buruzko erreportaje zabala eskaini diote. Net Hurbil atalean, berriz, Frantziako egoera politikoa aztertu dute. Fondo-fondoko auzia da herrialdea krisi ekonomikoan dagoela, […]
Euskal musikaren historian izen berezia utzi duen talde bat da Akelarre. 1970eko hamarkadan euskaraz abesteko hautua egin zuten garaian, ez zen erraza “marearen kontra” aritzea; baina haiek hala ere oholtzara igo ziren, konpromisoz eta pasioz beterik. Lau hamarkadaren ostean, Akelarre agurtzeko prest dago, baina ez isilpean: “Akelarre: marearen kontra” dokumentalarekin […]