Urriaren 15ean Hego Euskal Herriko hezkuntza sistema osoan egun osoko lanuztea egingo da, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. LAB eta STEILAS sindikatuek hartu dute ekimena, eta azaldu dutenez, azken hilabeteetako mobilizazioen indarra ikusita, lanuztea egun osokoa izango da. Deialdia bat dator LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde eta HIRU sindikatuek […]
Eguna: 2025-10-07
Gaur goizean Bilbon Euskalgintzaren kontseiluak abenduaren 27an egingo duen ekitaldi aurkeztu du. Bilboko Bilbao Arenan, milaka euskaltzale biltzeko eta euskararen etorkizunaren aldeko pizkunde berri bat sustatzeko asmoa agertu du. Kontseiluak gogorarazi du duela urtebete ohartarazi zutela euskarak larrialdi linguistikoan dagoela, eta ordutik egoerak okerrera egin duela: Euskararen erabilera jaisten ari […]
Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaletasunaren bilgune handi bihurtzera deitu ditu herritarrak. Aipatu dute euskarak eta euskal komunitateak izan dituela lehenago ere larrialdi gorriko uneak eta aldi bakoitzean euskaltzaleen eskutik etorri dela Pizkundea. Sarrerak urriaren 16n egongo dira eskuragarri pizkundea.eus webgunean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251007,%20kontseilua_albistea.mp3 Deskargatu hemen.