Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Grebak eta lanuzteek jarraipen zabala izan dute industrian eta hezkuntzan, eta zenbait enpresatan produkzioa eten behar izan da. Eguerdian manifestazioetara dozenaka mila pertsona elkartu dira, aldarri argiekin: “Israeli boikot, […]
Eguna: 2025-10-15
Rokanrola itzuli zaigu mutil jator baten eskutik. Zarauztik dator gaurko gonbidatua, GZR eta Bellumeko partaide den gure Xabi. Saio dinamiko honetan hainbat talde aipatu eta entzun ditugu, Estatu Batuetatik pasata, baina Urola Kosta ahaztu gabe, noski. Getariako Graka kolektiboa agertu da hizketaldian, eta beste hainbat zuzenekoen kontuak baita ere. Zure […]
Danele Sarriugarte idazlea dugu gurekin, literaturan dagoeneko hirugarren lana argitaratu du. Erraiak eta Azala erre ondoren, oraingoan Consonni argitaletxearen eskutik plazaratu du Beste Zerbait. Itzultzailea ere bada eta asko dira euskarara ekarritako lanak. Eleberria “queer eta mutantea” bezala aurkeztu dute, erresistentzia ariketa literario gisa, eta txatal desberdinen bidez ahots ugari […]
