Norbait hil da hemen, Feline taldearen kantu bat izateaz gain, Bilbo Hiria irratiko saio berri baten izena dugu. Nahia Novo DJ-ak Feline taldearen kantua hartu du sintonia gisa. Astero hitzordua izango dugu berarekin batera, eta ordubetez bidaia musikal bat proposatuko digu. Lehenengo saio honetan azken boladan entzundako kantuak ekarri dizkigu Nahiak. Denetarik izan dugu entzungai, hasierako urduritasuna kentzeko asmoarekin. Kanta zerrenda MICErekin abiatu dugu eta, bukatzeko, Felineren Norbait hil da hemen bera jarri dugu.
Deskargatu hemen.