POTTO: Amurrio eta Arratzu bisitatu ditugu.

Harri eta laban
Urteko aurreneko POTTO saioan Amurrio eta Arratzu bisitatu ditugu.
2025eko urtarrilaren 3an, Amurrioko Antzokian urteroko bertso-hitzordu mundiala izan da eta azken 8 finalistak izan dira taulagainean, Unai Elizasu gai-jartzailearen aginduetara (Alaia Martin, Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Nerea Ibartzabal, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio). DELOREAN auto partikularra hartu eta… Arratzun, berriz, Belendiz txokoan bertso-bazkaria izan zen 2024ko urriaren 19an. Bertan kantuan izan genituen Xabi Paya eta Nerea Ibartzabal.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure Eskuk herrialde batzarrak deitu ditu ekainaren 7ko mobilizazioa prestatzeko

og. Urt 16 , 2025
Gure Esku-k herrialde batzarretara deitu du ekainaren 7ko mobilizazioa prestatzeko. Urtarrilaren 21ean Bizkaikoa izango da, Zornotzan egingo dute. Josu Etxabururekin berba egiteko aukera izan dugu. Euskal Herriko lurralde ezberdinetan estatus politikoa berritzeko beharraren inguruko kontzientzia gero eta argiagoa dela uste du. Gaur egungo autogobernu mailak nahikoak ez direla azpimarratu du, […]

Honekin lotuak