Aurrekoan iragarri genuen legez, aste honetan ere diruari buruzko kantuekin ibiliko gara. Diruarekin amodio/gorroto harremana konplikatu dugu eta horregatik gai honi buruz dagoen abestien kopurua agorrezina da. Beti egiten dugun moduan, Soinugela eremu guztietako kantuak ekartzen dizkizuegu, musikaren aniztasuna dastatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/soinugela/221215_soinugela_themetime_money_bi.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioko kantu-zerrenda: Put Your Money Where […]

Jorge Riechmann-en aipu batetik abiatu da gaur Josu, esanez sarritan pentsamendu erreakzionarioaren argitasunari erreparatu behar zaiola noizean behin, interesgarria delako. AEBetako eskuindar kazetari eta iritzi-emale ezaguna den Ross Douthat ekarri du hizpidera, bere The Decadent Society: How We Became the Victims of Our Own Success liburuan munduak pairatzen dituen hainbat […]

Eneko Zuloaga filologoak “Mendebaldeko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia” liburua aurkeztu du Durangoko Azokan. Liburu honek mendebaldeko euskara zaharra du aztergai, zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebaldean zeuden ezaugarri eta zatiketa lektal nagusiak. Egilea Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta EHU eta Euskaltzaindiaren artean argitaratu dute […]

Adur Larrea marrazkilariak Lurbinttoko ohoinak liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Elkar argitaletxeko Juan Mari Larrartek lagunduta. Ohoinak aipatzen zituen bertso zahar batetik abiatuta, ikerketari ekin zion Larreak. Liburuko marrazkiak berak eginak dira, noski, baina aurreko eleberri grafikoetan ez bezala, oraingoan testuak ere berak eginak dira. Iaz EKE-Elkar literatura beka eskuratu […]