Kevin Lynch (1918-1984) anbientalista eta urbanistaren figura ekarri digu hizpidera Josuk gaurkoan. Lynch-ek, besteak beste, hiriek sortzen dituzten espazio hondatuak eta hondakinak (zaborraz harago) aztertu zituen The Image of the City lanean. Gure jardueraren hondakinak naturara isuritzen edo botatzen ditugu, batzuetan txukun itxuraz estalita, baina ez dakigu ondo zer egiten […]

Adrianne Lenker-ek bakarkako disko zoragarria atera zuen aurreko urtean, Songs zeukan izena eta soil bezain ederra da. Horrekin hasiko gara gaur. Kaserna taldea bigarren gonbidatua izango da. Mr. Pongo taldearen errautsetatik piztutako taldea dugu. Gelditu da Denbora izeneko diskoa kaleratu zuten 2021ean. Aurrera gure bidean Postal Kolekzionistak taldearen musika entzuteko […]

Bilduma ezin ederragoa ekarri digu Ingalaterrako Trojan diskoetxeak. Lovers Rock izenpean, 60 kantu batu dituzte, reggae erromantikoaren soinutik souleroenekin. “Amoranteen rocka” izen tranpatia dugu, ez baitakar rock musikarik. Ingalaterran sortutako reggae mota hau, Jamaikatik ekarritakoa, Londonen bizi ziren jamaikarrek egin zuten eta haietako asko andrazkoak ziren, reggae musika feminizatu zuten. […]

Big oil industriaren goien puntura iritsita, erregai fosilen erdia baino gehiago kontsumitu dugu jada, eta gure gizarteak funtzionatzeko funtsezkoa du, gaur-gaurkoz, erregai fosila. Europaren nagusitasun teknologikoa Errusiako gas merkearen hornikuntza etengabean oinarritu da. Inperialismoak eta geopolitika osoa, gaur egun, erregai horien kontrolean oinarritzen da. Hornikuntza horren gainbeherarekin, garestitzea eta eskasia […]

Gaurkoan Josuk animalismoa eta aberegintza gaien inguruko eztabaidak ekarri dizkigu, Jocelyne Porcher soziologo frantziarrak idatzitako Vivre avec les animaux: Une utopie pour le XXIe siècle liburuaren inguruan. Porcherrek dio animaliak maita daitezkeela, baita beraiek hil eta jan ere, aldi berean. Aberegintzaren aldeko aldarria egiten du eta azaltzen du zergatik egin […]

Lamont Dozier, Detroiteko kantu egilea, pasa den abuztuaren 8an hil zen, 81 urte zituela. Holland anaiekin batera kanta sorta ederra egin zuen 60ko hamarkadan Motown diskoetxerako. Ez zekien musika irakurtzen ezta idazten ere, baina soul musikaren doinurik onenetakoak egin zituen. Entzun ditugun kanta hunkigarri batzuk: Baby Love (The Supremes, 1964), […]

Ekologismoaren eztabaida zaharretara begira jarri gara gaurkoan, Ernest Garciak idatzitako Ecología E Igualdad. Hacia una relectura de la teoría sociológica en un planeta que se ha quedado pequeño liburuari erreparatu diogu. Umore garratzez idatzia, ekologista guztiak nahi eta nahi ez, azken finean malthusianistak gara” dio, planetak dituen mugak erreferentzia nagusia […]