Bizitza zaintzen ikasten hasi ginen lehengoan, onddoen inguruan mintzatu ginen, eta oraingoan zuhaitz eta landareen ahanzturari erreparatuko diegu. Inteligentziadun izaki bakarrak ez gara gizakiok, ezta ornodunak ere. Frantziar botanikaria den Francis Hallék basoen inguruko ikerketak egin ditu, zuhaitzen mugimenduez, harremanez eta inteligentziaz aurkikuntza bitxi asko egin ditu. Eukaliptoak lotsatiak direla, […]
Estatu Batuetatik dator lehenbiziko gonbidatua gaurko saiora. Alex G. ezizenez ezagutzen den musikar honek God Save The Animals diskoa atera du orain gutxi. Konposizio akustikoak, folkaren magalean daudela esan daiteke, baina azpian geruza elektronikoak ere sumatzen dira. Nahasketa bitxia. Diskoa, titulua kenduta, oso ondo dago. Rafa Ruedak eta Igor Elortzak, […]
Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz […]
Anonyme Popular proiektuarekin hasiko dugu gaurko saioa. Igor Elorza eta Rafa Rueda, buruz buru aritu dira disko-liburu eder honen barruan dauden konposizioak egiten. Durangoko bertsolariak paleta zabala eskaintzen du bertso jarri hauetan, ahotsean sendo, mezuan bikain. Atzean Rafa Rueda, musikari bikain honen eskua ezinbestekoa da proiektu honetan, pertsonal eta samurra. Hurrena […]
Mojo Ingalaterrako gure rock aldizkaririk gustukoenaren arabera iragan urtean urrezkoak izan diren kantu batzuk eskaini dizkizuegu gaur: She Still Heads Me On (Suede), No Gold Teeth (Danger Mouse + Black Tought), Diarabi (Vieux Farka Touré + Khruangbin), Try Love (Horace Andy), A Lifetime to Find (Wilco), The Weight (Mavis Staples […]
Hatxe proiektuaren atzean Idoia Hernandez Toledo musikaria dago. Musika esperimentala, anbientala egiten duela esan dezakegu, geruzaz geruza bere munduaren barruraino eramango zaitu. Azken grabazioak Panpin Hautsien Dantza du izena, eta bertan, besteak beste, Peru Galbeteren laguntza ere izan du. Hurrengo minutuetan Igor Elorza eta Rafa Rueda batera dagoz Anonyme Popular […]
Encetamos o Ireki con Antonio Cendan, xornalista de longo percorrido e especialista na historia dos mass media na Galiza. A seguir, teremos a Helena Dominguez, investigadora do campo da comunicación que nos falará dunha das súas investigacións académicas que no 2020 se precipitou como libro: A construccion mediática do conflicto. […]
Pasa den astean, otsailaren 8an, Burt Bacharach musika egile handia zendu zen Los Angelesen, 94 urte zituela. Bacharach herri musikaren egile handienetakoa izan da. Ehunka abesti egin zituen, askotan Hal David letragilearekin. Jazz musikatik etorri zen eta piano jole, orkestra zuzendari eta ekoizle aritu zen, besteak beste. Entzun ditugu bere […]
Onddoen La red oculta de la vida liburua ekarri digu Iñakik gaurkoan. Onddoek mesede asko egin dizkigute gizakioi, besteak beste, alkohola, ogia eta botika asko eman dizkigute. Plastikoak, lehergailuak, petrolioa eta pozoiak liseritzeko eta desagertarazteko gaitasuna dute eta teknologia berrietan present daude. Toki guztietan daude, baita egoerarik muturrekoenetan ere, sumendietatik […]
Gilla Band-en horma sonoroa izango da lehenbiziko minutuetan lagunduko digun soinu-banda. Irlandatik datorren banda honek post punk soinuak jorratzen ditu eta baditu herrialde beretik etortzen zaizkigun beste banda batzuen ezaugarriak: indarra, distortsioa… Most Normal izeneko azken diskotik ateratako bi abesti jarriko ditugu. Hurrengo gonbidatuak Gasteizetik datoz Pasadena izena duen proiektu […]
