Just Mustard talde irlandarrak disko berria grabatu du Heart Under dauka izena eta euren bigarren disko luzea da. Musika katartiko eta iluna, noizean behin soinu itogarri eta kezkagarriak. Zeelanda Berrira joango gara hurrengo gonbidatuaren bila, Dion Lunadon du izena eta Beyond Everything. Disko dinamikoa sortu nahi zuela dio. Diskoko abestiak […]
Arnold Layne kantua dugu gaurko abiapuntua, Pink Floyd taldeak grabatutako lehendabiziko abestia izan zen, 1967an single moduan argitaratua. Garai hartan taldearen burua Syd Barrett zen, eta kantu hau sikodeliaren esparrukoa izan zen. Kantuan, Arnold-ek emakumezkoen barruko arropak ohostu ohi dituen trabestia da, eta atxilotu egiten dute, ez lapurretan aritzeagatik, trabestia […]
Aitor Rubio musikariak disko eder eta sakona egin du. Argi Izpiak izena du eskaini digun grabazioa eta zinez merezi duen diskoa da. Aukera baduzue ez zalantzarik izan eta sartu Aitorrek eskaintzen duen mundu sonoroan. Ash Grunwald ekarriko dugu gurera berriz ere, bere blues-rock pertsonalarekin beteko ditugu hurrengo minutuak. Shout Into […]
David Crosby 1941ean jaiotako angelinoa zen, eta iragan astean, urtarrilaren 19an, zendu zen. 1964an Roger Mc Quinn eta Gene Clarkekin, The Byrds izango zen taldea sortu zuen. 1968an, Stephen Stills eta Graham Nash-ekin, CSN hirukotea osatu zuen, gerora, Neil Young sartzeaz batera, laukotea bilakatuko zena. Crosby kantu egile eta kantari […]
Gizaki beregaina zentroan duten ideologiak prometeikoak dira, antropozentrikoak, natura menperatu dezakegula uste dutenak. Krisian daude, porrot egin dutela erakusten baitu lurraren eta ekosistemen hondatzeak. Aurrerapen teknikoak egonagatik ere, aurrerabidea kontzeptu etiko eta politikoetatik konplikatuagoa da. Teknologiaren eta teknikaren bidez pentsatu dugu dena lor dezakegula, baita garapen horren albo kalteak konpondu […]
Jack Broadbent-en musika ekarri dugu lehen minutuetarako. Rock-blues egile honek Ride izeneko diskoa kaleratu du berriki eta bertan pertsonalitate handiko konposizioak bildu ditu. Oso disko energetikoa. PJ Harvey konpilazio batekin dator, B aldeak eta bitxikeriak izeneko diskoa kaleratu eta bertan, izenak berak adierazten duenez, material bitxi samarra bildu du bertan, […]
Urtarrilaren 10ean hil zen Jeff Beck gitarra jole handia, 78 urte zituela. 60ko hamarkadan batez ere Yardbirds eta Jeff Beck Group taldeekin egindako lanari buruz zabaldu zen bere izena, Jimmy Page (Led Zeppelin) eta Eric Claptonekin (Cream) batera. Handik aurrerako Becken lana ez da hain ezaguna izan baina, Rolling Stone […]
Aitor Rubio musikariak irekiko du gaurko saioa. Ibilbide luzea duen musikaria da, Euskal Herriko aristarik garrantzitsuenekin lan egin du askotan, orain bere bakarkako diskoa dakarkigu. Argi Izpiak disko dotorea da, ondo egina, erraz jaten zaituena. Pista jarraitu behar zaion musikari betea dugu. Hurrengo gonbidatuak ere bide luzea egina du musika […]
Abiadura kontzeptuaren inguruan aritu da gaurkoan Iñaki: “Mundu azeleratu honetan pobrezia handitzen ari da”. Batzuk Martera begira dauden bitartean, horrek eskatzen duen dirutzarekin (gure planeta galdutzat emango dute agian), lagun asko goseak hilik daude Lur planetan. Abiadura handiko trena, aurrekontu igoerak eta arazo teknologikoak tarteko, oso atzerapen handiarekin, abiadura motelean […]
Pasa den azaroaren 198an hil zen Brooklinen Danny Kalb, blues-rock eremuko gitarra jolerik indartsuenetakoa 60ko hamarkadan, Mike Bloomfield eta Eric Claptonekin batera. New Yorken sortu eta bertan zendu da 79 urterekin. Greenwich Villageko folk eszenaren sortzaileetakoa izan zen, Bob Dylan, Phil Oaks eta Dave Van Ronkekin batera. Aurretik Al Kooper-ekin […]
