1969ko urtarrilaren 3an The Beatles Twickenham film estudioetan dabiltza kantuak ekoizten, euren azkenengo grabazioa izango zenerako. Peter Jackson-en dokumentalean Lennon galdetzen ikusten dugu: “Hau Harrisong bat ote da?”, Georgek aurkeztu duen All Things Must Pass abestia entzundakoan. Jarraian, McCartney eta Lennon, mespretxuz, beste kantu bat armonizatzen hasten dira. Horrela izan […]

Egun hauetan, Hautsi da Anphora disko gogoangarriaren “berraurkezpena” egiten ari da Ruper Ordorika, disko hartan Bernardo Atxagaren poemak erabili zituen Ruperrek eta diskoa ikoniko bilakatu zen. Gaur, aitzakia horrekin gure saiora ekarri ditugu bertako bi abesti. Jarraian beste poeta baten testuetan oinarritutako beste abesti bilduma bat: Maleza/Sastraka. Peio Lizarralderen testuak […]

Gaurkoan Josuk polemikoa izan daitekeen gaia ekarri du baina borroka ekologista ganoraz egitekotan kontuan hartzekoa. Baso borroka aipatu genuen lehengo saio batean, eta, Arratiako ekintza iraultza txikien akanpadaren baitan egin zen ekintza baten argazkiarekin ilustratu genuen. Ekintza hartan eukaliptoak erauzi eta aritzak landatu zituzten ekintzaileek, bi ekintza batera: mendiko lur […]

Donostia Kulturak Joseba Tapiari 2022ko Adarra Saria emango dio. Musikari lasartearraren “ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana […]