Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazu Siriako azken gertakizunez aritu da, batik bat terroristen azken gotorlekua den Idlib probintziaz eta Israel jokatzen ari den rolaz. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181010_Zer%20gertatzen_ekialde%20_hurbilean%2007.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: urria 2018
Imanol Uriak finalaurrekoetarako txartela lortu du zuen Gernikan. Lizeo Antzokia bertsozalez bete zen udagoieneko lehenengo kanporaketan. 200 bertsozaletik gora batu ziren Gernikan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko lehenengo kanporaketan. Potojorran Bertso eskolako lagunak bertan izan ziren eta bertsolariekin izandako solasaldiak ekarri dizkigute. Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu du […]
Garabide elkarteak antolatzen duen Hizkuntza biziberritzeko estrategiak aditu ikastaroko lagunen bisita izan dugu Bilbo Hiria irratian. Hamabi hizkuntza gutxitutako hogei hiztun Euskal Herrian daude egunotan, Garabide elkarteak antolatutako ikastaro bat egiteko. Hizkuntza gutxitu gehienak arriskuan daude. Irailaren 24tik abenduaren 14ra bitartean luzatuko da ikastaroaren IV.edizioa eta munduko hizkuntza gutxitutako aktibistentzako […]
BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra izango da, eta berriro ere bete egingo ditu dagoeneko ohikoak eta Bilboko eszena berriaren erreferente diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia eta Pabiloi 6, eta baita beste espazio batzuk ere, BilbaoArte, Errekalde Aretoa eta Bulegoa Z/B. BADen hurrengo ediziorako aukeratu diren 21 konpainien artetik ia erdia […]
Gaurko saioan Pauline & Julitte kantariak batu zaizkigu. 2014 urtean ezagutu zuten elkar eta 2015ean Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuak ematen hasi ziren. 2017an atera dute aurreneko diskoa, Hegaldaka izena duena.Bilbon izan dira eta Hegaldaka lana ekarri digute. Saioaren bigarren atalean Gotzon Barandiaranek argitaratutako liburuaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Gotzon […]
Udazkenera iritzi berri gara eta gaurko nutrizio atalean sasoiko elikagaien inguruan mintzatuko gara, asko dira hauek kontsumitzeko ditugun arrazoiak, esaterako, ahalbidetzea elikagai osasuntsu eta freskoen kontsumoa, tratamendu kimikorik gabe, produktuen biltegiratzerik gabe, atmosfera kontrolatuetan. Honen inguruan hitz egin dugu On ekin nutrizioko lagunekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20Ekin%2014_Sasoiko_elikagaiak.mp3 Deskargatu hemen.
Gotzon Barandiaran idazleak “Hitzen ahairea” liburua aurkeztu berri du, kantagintzaren inguruko gogoetak bildu ditu, idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak izan ditu aztergai, literaturak eta musikak izan duten harremanaz. Kantagintza bai, baina literatura eta musika uztartzen duen harreman aztertu du. Zeri Kantatzen diogu euskaldunok? Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? […]
“Zorrotzaurreko uhartea” inauguratzeko ekitaldia egin du Bilboko Udalak. Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtu dute. Deustuko Erribera auzoko bizilagunak kexu dira. Ekitaldia egin du Bilboko udalak, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da irekiera ekitaldiaren buru eta egun “historikotzat” jo du atzokoa. Izan ere, zazpi hamarkada luzeren ostean amaituko dira Deustuko kanalaren […]
Gaurko urrezko kantua Ruper Ordorikak grabatutako Martin Larralde izan dugu. Hitzak Joseba Sarrionandiaren olerki batekoak dira, Bordaxuri edo Galerianoaren kantuan oinarritutakoa. Guk berton, Kafe Antzokian, duela 13 urte zuzenean grabatutako bertsioa jarri dugu. Martins 4 grabazioa Glasgoweko Royal Concert Hall-en grabatu zen zuzenean. Martin Carthy, Martin Taylor, Martin Simpson eta […]
Plazera zure eskuetan irrati tartean Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugu saioa da. Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoekin batera. Gaurkoan denboraldiko lehen saioa izan dugu. Sexu heziketa eskolan eskaintzen dituzten formazioak izan ditugu mintzagai. Arlo desberdinetan lan egiten dute, Hezkuntza eta berdintasunean. Hezkuntza alorrean formazio formala dute […]
