Gaurkoan sexologia atalean Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin abortuaren inguruan jardun dugun. Euskal herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean eginiko saioa dugu. Abortuaren eskubidea emakumeari haurdunaldi baten etena gauzatzearren legean bidez ematen zaion aukera. Legeak gainera ez du bakarrik haurdunaldiaren etenaren inguruan berba egiten, legearen izena osoa “haurdunaldiaren borondatezko  etenaren […]

Kamikaz Kolektiboak sorturiko Käffka antzezlana taularatuko dute asteazkenean Kafe Antzokian. Lirian eta Orion neska gazteen arteko maitasun istorioa kontatzen du antzezlanak. Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak idatzi dute. Nerabezaroa eraldaketa garaia da, eta hori islatu nahi izan du Kamikaz kolektiboak. Etorkizunean gazteak egoteko lekuak dira Käffka eremuak, eta […]

Gaur Bidebarrieta kulturgunean  Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak lau Euskadi Sariren berri eman du. Etxera bidean liburuagatik irabazi du saria Xamarrek, eta Alice Munroe idazlearen Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak euskaratzeagatik Isabel Etxeberriak. Ramon Eder idazleak jaso du gaztelerazko literaturakoa, Palmeras solitarias liburuagatik, eta Daniel Innerarityk, berriz, gaztelerazko saiakerakoa, […]

Bilboko “Film sozialak” zinema ikusezinaren Nazioarteko 11. jaialdia ospatuko da gaurtik hasi eta datorren ostegunera bitartean. Bertako edukiek, sarritan pantailaren atzean ezkutatu ohi dena agerian uzteko konpromisoa dute: garapen jasangarria, genero berdintasuna, oinarrizko eskubideak, kultura aniztasuna, migrazioak eta abar. Jaialdian fikzio zein animazio edukiak egongo dira eskuragai, eta baita dokumentalak […]

Bartzelonan izan da aste osoan zehar Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetaria eta aktualitateari jarraika aste honetan zehar bertan ikusitako eta bizitakoa ekarri digu. El Prat aireportuan izan ziren astelehenean eta bertan protesta baketsua eta milaka pertsona batu zuela azpimarratu digu, hedabide batzuetan gatazkak eta poliziaren arteko enfrentamenduen irudiak gailendu baziren […]

Eguzkitik iristen zaigun argia ezinbesteko osagaia da, Lurrean bizia izan dadin. Etengabeko emaria da argiarena, eta agian horregatik gizakiok ez diegi beti behar besteko aditasunez behatzen argiaren inguruan sortzen diren fenomeno bereziei. Hain zuzen ere, horietakoa dugu Talboten efektua deritzana, gaurko saioan Daniel Eceizabarrena matematikariaren eskutik ezagutuko duguna. Matematikan graduatua […]

Gaur osteguna  jaia antolatuko da Sareanen, performance, kontzertu eta DJekin, eta 20ean, igandean, auzo piknika eskainiko da Mariaren Bihotza Plazan, laugarren urteurrena ospatzeko antolatu dituzte ekimenak, gurean izan da Maria. Sareanek, San Frantziskoko auzo kultur espazioak, 4 urte beteko ditu. Ibilbidea ez da beti erreza izan, baina lan handiz , […]

Ezpalak taldeak bihar Bilboko kafe antzokian izango da, bere lehen diskoko kantuak zuzenean aurkezten. Grises edo Voltaia bezalako taldeetako kide batzuek osatzen dute eta bere lehen diskoa dakarte mahai gainera. Eñaut Gaztañaga izan dugu saioan. 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko pasioak eraman ditu lau lagunok taldea osatzera. Soinuari garrantzia eman […]