Jose Pablo Arriaga artistaren “Ama” erakusketa ikusgai dago jada Bilboko Berreginen museoan. Amatasunaren alderdi desberdinak irudikatzen saiatu da eta ideia bere amarengandik etorri zitzaion. Guztira, 11 eskultura egin ditu eta Arriagaren obra bakoitzari museoak bi obra gehiago jarri dizkio, elkarrizketa bat simulatuz. Gaineratu du, emaitzarekin pozik dagoela eta “Ama” kolekzioa […]

Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]

Gaurkoa zuzeneko kontzertuak izan ditu izpide Nahia Novok. Gertutik hasi du bidaia, zuzenekoen errepasoa  Bilbotik abiatu du, Sei siga taldearen zuzenekoa aipatuz. Mapan hurruntzen joan gara eta hainbat talde eta kontzerturen nondik norakoak errepasatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241022_NorbaitHildaHemen02.mp3 Deskargatu hemen.

Programa hasteko, ikasle emakumeek karrera teknologikoetan duten interesaz hitz egin dugu, eta duela gutxiko ikerketa bat gure esperientziarekin alderatu dugu. Urriaren amaieran Espainiako Levanteri eragin zion GOIDIari buruz hitz egiten jarraituko dugu, Interneteko iruzurretan eta desinformazioan duen islari buruz. DOK Summit-en dugun esperientziaz ere ari gara; sektore digitaleko liderrak, enpresa […]

Sünek, Josune Arakistainek, bakarkako ibilbideko bere lehen lana aurkeztu berri du. Irratian izan dugu gurekin eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. AMAINEMAN deitzen da lana, eta guztira 11 abesti ditu. Bere hitzetan, bereziena, beharbada, lehenengoa: kantauri. Huntzarekin amaitu berri duen ibilbidea eta hasi duen ibilbidea uztartzen baitu abestiak. Gainera, kolaborazioak […]

Aizu! aldizkariaren azaroko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin. AEKk egindako aldizkarian Olatz Salvador musikaria izan dute protagonista, besteak beste, kaleratu berri duen lanaz, musikaren industriaz eta horrek dakarrenaz aritu dira. Gainera, Ana Goitia komunikatzailea ere elkarrizketatu dute, izan ere, bere bakarrizketa berria, Katana, estreinatu du. Bukatzeko, Euskara, ahotik zelaira izenburupean […]

2024-25 sasoiari ongietorria emateko ordua iritsi da. 2018an hasitako bideari jarraiki, ekonomiaren inguruko gaiak hizpide izaten jarraituko dugu Lanaren Ekonomia saioan. Mundua eraldatzeko lehen pausua mundu horren errealitatea aztertzea, ulertzea eta azaltzea denez, zeregin horretan zentratuko gara. Ekintzarik gabeko analisiak bihotzik gabeko buruak diren bezala, analisirik gabeko ekintzak bururik ez […]

Ostirala da eta asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira: musika, antzerkia eta abar luzea.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241115_aneren_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.

Kirol Eskirol, biko santua Kirol kazetaritza modernoaren arrakalak astindu ditugu, furgonetatik kanpo, Julen Axperekin. Ane Zabala Vespa zaharraren gainean Erroman oporretan ari dela ikusita, Amaia Arostegi lankideak, Eskirol lanetan, kirol-zinema lotu ditu. Sinergiak baliatuta, Julen Zelaieta Xorroxin irratiko txoriak A8 bestaldeko ekialde urruneko berriak zabaldu ditu; Maite Sarasolaren agurrak gozagarri, […]