Hirugarren saio honetan bidaia luzatu eta estatu mailara egin dugu salto zuzenekoei buruz hitz egiten jarraitzeko. Madrildik hasi gara Seggs Tape taldearekin, Valentzian geldialdi luzea egin eta beste puntan amaitu dugu, Granadan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241029_NorbaitHildaHemen03.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: azaroa 2024
Gaurko saioaren hasieran Rafa Rueda ekarri dugu, bere Rueda diskoaren pare bat abesti hunkigarri eta ederrez. 2020an ateratako diskoa da eta Jon Agirrezabalaga (WAS) izan zen ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna. Amy Allen ekarriko dugu berriz, azken saio hauetan bere azken diskoa, homonimoa, aletzen ari gara gustura, amerikana eta […]
La Sinsorga kulturgune feministan aurkeztu du Aiert musikari gazteak bere lehen lan luzea: Somateka. Gurean ere izan da eta lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Guztira diskoak 8 abesti ditu eta guztiak “somateka” kontzeptuaren baitan sortu ditu; Olatz Salvador ere izan du kolaboratzaile. Lehenengo kontzertua Oñatiko, bere herriko, gaztetxean egingo du […]
Gaur aurkeztu dute “Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalaria” antologia. Xabier Bovedak eta Joseba Sarrionandiak ondutako liburua dugu. Iurretako historia literarioa biltzen saiatu dira, Toki bakoitzak ezkutuko altxor literarioak ditu eta. Duela bost urte hasi ziren lau hau egiten eta mende erdiz euskaraz bizitzen eta idazten saiatu direnen berbak jaso […]
“IberiBizi” ekimenaren bigarren edizioa egingo dute Abenduaren7 eta 8an, Swim Camp Getxo igeriketa elkarteak antolatuta. Euskararen erabilera bultzatzeaz gain euskararen alde lan egiten duten eragileen alde dirua biltzea du helburua. Izan ere, aurten Bizarra Lepoan elkartearentzat izango da bildutako dirua. Mikel Bildosolak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241126_igeriBIzi.mp3 Deskargatu hemen.
Aurrekoan XX. mendeko musikaren aitetako bat ezagutu genuen, Messiaen, eta gaur Garazi Navasek abangoardiaren Aita Santua izan daitekeena aurkeztuko dizue: Arnold Schoenberg. Schoenbergek (Viena, 1874 – Los Ángeles, 1951) musikaren historia aldatu zuen eta esan daiteke, gaur egun egiten den musika garaikidea, berari esker existitzen dela neurri handi batean. Konposizio […]
Errobi taldeak Getxoko Iparra galdu gabe izeneko jardunaldietan parte hartuko du. Asteazkenean solasaldia izango da Muxikaberrin, taldearen zutabe diren hiru protagonistekin, Anje Duhalde eta Mixel Ducau musikariekin eta Daniel Landart abesti gehienen letra egilearekin. Aurkezle lanetan Laura Mintegi eta Miren Kareaga ibiliko dira. Ondoren Azaroak 30ean Muxikaberri kontzertua eskainiko dute. […]
Bilbok Deustuko elizatea anexionatu zuenetik 100. urtemuga betetzen dela baliatuz -1924ko urriaren 29an, Errege Dekretu batek Deustu desagertzea eta Bilboko hiribilduari atxikitzea ezarri zuen-, 1800 eta 1975 artean elizatea osatu zuten auzoen bilakaera historikoa jaso dugu Pedro Zuberogoitiak “Deustualdea” deituriko liburuan. Ibilbide horretan arlo politikoa, ekonomikoa, demografikoa, soziolinguistikoa eta hirigintzari […]
Aste honetan Integrazio Batzordea ezagutzeko aukera izan dugu. Maripi Toledo elkarteko langilearekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Integrazio Batzordea Seaskako federakuntzaren barruan dagoela kontatu digu, eta helburu argi bat dutela: desgaitasuna duten umeen eskolaratzea sustatzea. Horretarako, proiektuak, diru-bilketak eta ekimenak egiten dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241119_integratzaile%20batzordea_maripi.mp3 Deskargatu hemen.
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz izeneko saiakera liburua aurkeztu zuen atzo Donostian Jose Angel Irigaray idazleak, Pamiela argitaletxearen eskutik. Gizakia hitz egiten hasi zenetik egundaino hitzak eta hizkuntzak izandako bilakaera aztertu du. Hizkuntza idatzia, historian, garapenean urrats biderkatzaile handia izan bazen ere, ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu du Irigarayk lan honetan. […]
