Atxuriko García Rivero eskolako segurtasun arazoek haserrea eta alarma piztu dituzte. Ekainaren 4an, eraikinaren teilatuko harriak berriz erori ziren aurreko patiora, ikasleak sartzeko zain zeudela. Aldamioek ez dute ezbeharra eragotzi. Aurretik ere izan dira antzeko gertaerak, eta Campuzanoko Zentroan, eskolako lanek eraginda, bost gela hartu behar izan dituzte salbuespen gisa. […]

Larunbat honetan, ekainak 7, Bilboko Autonomia kalea ikurrinez beteko da. Gure Eskuk antolatutako mobilizazio nazionalak herritarrei dei argia egin die: Euskal Herriaren ikurra den ikurrina eskuan, kaleetara ateratzeko eta burujabetzaren aldeko aldarria egiteko. Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da La Casillatik, “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean. Josu Etxabururen esanetan […]