Aste honetako ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azaletik abiatu gara: “Txosnak eta TicketBAI. Jai eredua, paper artean itota” izan da aste honetako azala, eta horren inguruko hausnarketa partekatu dugu. Ondoren, Joxe Austin Arrieta idazleari egindako elkarrizketa komentatu dugu. Guk ere solasaldi interesgarria izan dugu Joxe Austin Arrietarekin, […]