Gaurko irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, bai mundu mailan bai Euskal Herrian gertatzen ari dena. Horretarako, erreakzionarioek erabiltzen dituzten diskurtso nagusiak izan ditugu hizpide: segurtasunaren aitzakia, anti-feminismoa, etorkinen kriminalizazioa eta aberriaren gainbeheraren beldurra, besteak beste. Lehenik, Ander Balanzategi kazetariarekin aritu gara solasean, Diario Vascoko erredaktorea eta Hordago argitalpeneko editorea. Berarekin […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250613_asteburuko_agenda_evaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Munir Marjieh-ek Al Quds unibertsitateari lotutako Jerusalemgo Komunitate Ekintza Zentroan lan egiten du, nazioarteko sentsibilizazio arloan batez ere. Euskal Herrian dago egunotan, CAF enpresa ekialdeko Jerusalemen Israeldar okupazioaren alde jokatzen ari den rola azaltzeko, izan ere, Beasainen egoitza duen euskal multinazional hori parte hartzen ari da Mendebaldeko Jerusalem hiriaren ekialde […]

Kirol Eskirol saioan Spartan lasterketak izan ditugu aztergai Izaro Ramosekin. Artziniega herrian, ekainaren 14an dugu hitzordua Jauzika, trostan, katuka, arrastaka, eskaladan, igerian… Oztopo lasterketa mixtoa! Ane Zabala Eskirolak “300” pelikula zabaldu du, Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, musika… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250613_kirol_eskirol_spartan_race.mp3 Deskargatu hemen.  

Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250612_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.