Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola idazlea zendu zela. Urteurren garrantzitsu horren harira urte bukaera arte iraungo duen egitaraua aurkeztu dute gaur. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koralarekin elkarlanean osatu da egitaraua, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, EiTBk eta […]

Bilboko beste proiektu berri bat datorkigu aste honetan ere, oraingoan: krisis de ansiedad. Alicia eta Iker izan ditugu gurekin, bateratze honen nondik-norakoak azaltzen eta beti bezala, entzun eta bizitzen duten musika partekatzen. DnB, breakbeat eta reggaetik gertu mugitzen joan gara, lehenengo kanta aurkeztu diguten bitartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250602_norbaithildahemen_23.mp3 Deskargatu hemen.

Somak rock talde bizkaitarrak bere lehenengo lana argitaratuko du Iluna Argitu izenburuarekin, EP hau osatzen duten hiru kantek, lanaren izenburuak islatzen duen bezala, taldeak igaro duen sendatze- eta berritze-prozesu bat deskribatzen dute: antsietateak eta frustrazioak sortutako iluntasunetik hasi, aurrera egiteko indarra eta bideak bilatu eta positibotasun eta berritasunez beteriko argitasunera […]

Ekuadorretik etorritako kitxua hiztun taldea hurbildu zaigu irratira, Garabide elkartearen eskutik. Hizkuntzaren biziberritze lanetan dabiltzan ekintzaileak dira, euskaldunon esperientziatik ikasi nahi dutenak eta, besteak beste, Bilbon egin dute geldialdi bat, Zenbat Garan zer eta nola egiten den ikasteko. Garabideko Joanes Igeregik azaldu dizkigu talde honen nondik-norakoak, quechua eta kitxua artean […]