Sarean Zehar saioaren atal honetan, Barik Mobile eta NAN digitala erabiltzearen esperientzia ezagutuko dugu Borjaren hitzetan. Berrien atalan, Googleren soinu eta errealismo aurreratuko bideo-sorgailu berriaz ari gara, Veo 3, eta Metak bere IA entrenatzeko datu publikoen bilketaren hasieraz, pribatutasunagatiko kezka sortu duena. Espainiako kobrezko zentralak behin betiko ixtea ere aipatu […]
Eguna: 2025-06-02
Plentzia Kirol Elkarteak bere mendeurrena ospatuko du ekitaldiz betetako egitarauarekin. Larunbatean egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte. Eta bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, izan ere egitarauan barruan gure irrati emankizuna izan da. Plentzian futbola aspalditik zen ezaguna, baina 1925eko urriaren 12an ameslari talde batek pauso erabakigarri bat eman zuen: Plentzia […]
gaurkoan isiltasunaz arituko gara. Isilik gelditzeko agindua ezarri ohi zaigu kolektibo gutxituoi, eta bizi izaten ditugun erasoak kontatzea, narratzea, komunitateari, taldeari, gizarteari traiziotzat hartzen da. Edonola ere, badakigu isiltasun horrek ez gaituela babestu eta ez gaituela babestuko. Hori dela eta, isiltasun agindua urratu egingo dugu saio honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/250531_trabeskalea_isiltasuna.mp3 Deskargatu hemen.
Txosnak Euskal Herriko ondasun immaterial izendatzeko bidea abiatu du Euskal Herriko jai mugimenduak. Bilbon egin zuten aurkezpena eta denetarik izan zen Miribillan: txosna, jaietako zapitxoak, musika eta bertsolariak. Txosnen garrantziaz aritzeaz gain, azpimarratu dute txosnak ez direla edariak zerbitzatzeko barra hutsak eta horiek defendatu behar direla. Larunbatean bertan hasi zen […]
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ […]
