Lizarratik datorkigu hurrengo bisita: Maddi. Musikarekin edukitako prozesu eta bizipen batzuk azaldu dizkigu, zerrenda osatzen joan garen bitartean. Udari hasiera emateko kantak jarri eta saio amaieran opari handia inprobisatu digu. Eskuarten duen proiekturen bat ere azaldu digu, beraz egon adi, esateko daukan guzti hori entzungo dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250613_norbaithildahemen_25.mp3 Deskargatu hemen.

Hanna Lantto finlandiarra da, baina aspaldi maitemindu zen Bilborekin eta euskararekin. Erasmus truke-programari esker etorri zen lehen aldiz Bilbora eta, orduz geroztik, hiriak eta hizkuntzak erabat harrapatu zuten. Gaur egun zortzi hizkuntza baino gehiago hitz egiten ditu, eta horien artean euskara ere badago. Duela zortzi urte, euskararen inguruko ikerketa-lana egin […]

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Oihana Azkorbebeitia izan dute protagonista, mendi lasterketaria da eta mendian lasterketa egiteaz, entrenatzeaz, eta Aizkorri-Zegama lasterketaz aritu dira. Laburrean, ANDONI OLLOKIEGI elkarrizketatu dute. Ezaguna herri eta auzoetako jaietako bazkalondo eta afalosteak girotzeagatik. Oro har, […]