Baditugu 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna izango ditugu aurten Marijaiarekin batera, Bilboko 45.edizioari ongi etorria emateko. Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Francis Diez Rojok, Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak izendatua, pregoia irakurriko du abuztuaren 16an Arriaga Antzokitik. Bestetik, Olatz Agirre […]
Eguna: 2025-06-26
Bilboko BIRA kulturguneak uda honetan geldialdia egingo du, eta egoera ekonomiko zail baten berri eman du sare sozialen bidez. 2024-2025 ikasturtean ezingo dio orain arteko kultura-programazio oparoari eutsi, finantzaketa publikoaren murrizketak direla medio. 2016an sortutako herri-proiektua izan da BIRA, eta azken urteetan 290 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte urtero, birakideen […]
Ostiral eta larunbat honetan dantza garaikidea Bilboko kaleetara aterako da, Lekuz leku jaialdiaren XXI. Edizioa izango da, bertako, estatuko eta nazioarteko hamar bat konpainiekin. Beatriz Churruca izan da gurean. Ekainaren 25etik 28ra bitartean, Bilbon beste Lekuz Leku Jaialdi bat, hots, Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan, izango da, hain zuen, XXI.a. […]
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250625_bakaikutikSaia.mp3 DEskargatu hemen.
Gure hitza bete eta hemen ditugu berriz, Mikosis Gernikatik. Bigarren gonbidatuak izan ziren, baina taldekide bat falta zitzaigun, oraingoan hirurak elkartu dira beste zerrenda polit bat osatzeko. Bakoitza bere aldetik, baina elkarrekin. Horrela osatu da gaurko saioa. Orain arte deskantsurik gabe ibili gara hilabete hauetan, erritmo horren amaiera somatzeko saioa […]
