Euskaraz bizitzeko gune seguruak sortzea, sareak ehuntzea eta hirian euskaldun izatea posible eta desiragarri egitea. Horixe izan da Zenbat Gara elkartearen lanaren ardatza azken hiru hamarkadetan, eta horregatik jasoko du aurten Elkar Fundazioaren eskutik Ibilbideari Elkar Saria. 1990eko hamarkadan sortu zen elkartea, Bilbon, Gabriel Aresti euskaltegiaren inguruan. Hura izan zen […]

Eszena berritzailearen epizentro bihurtuko dira Bilbo eta Barakaldo datorren ekainaren 4tik 7ra, ACT – Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren XXII. edizioa ospatuko baita bertan. BAI Antzerki Ikastegiak antolatzen duen jaialdi honek, urte luzetako ibilbideari eutsiz, diziplina eszeniko garaikideen aldeko apustu sendoa egiten du berriz ere: antzerkia, dantza eta performancea uztartzen dituzten […]

Gaurkoa bezalako egun batez hil zen Donostian Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860ko abuztuaren 14a – Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1936ko ekainaren 3a) hernaniar bertsolaria. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta […]