Ostegunean, Tartean Teatroa konpainiak Kortxoaren dilema antzezlana eskainiko du ostegunean Pabellon 6 aretoan. Abiapuntu argi bat du antzezlanak: irakasle baten bilakaera ideologikoa. Patxo Telleriak idatzi, bera eta Mikel Martinez aktore lanetan ibili dira eta Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250909_mikel_martinez_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: iraila 2025
Hiruko Koroa igeriketa erronka gainditu du Iskander Sagarminagak. Manhattanen eta Santa Catalinako kanalean igeri egin ostean Irlanda eta Eskozia arteko Ipar Kanala zeharkatu du, neoprenorik gabe. Erronka lortu duen lehen euskalduna da. Eider Eibar ilustratzailea izaten du alboan, eta batera sortu dute “Kokoak” proiektua. Biekin aritu gara solasean eta erronkaren […]
Gaurkoan Ane Lekanda gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Instagramen, martxoan argitaratutako bideo batean, indarkeria obstetrikoa pairatu zuela salatu zuen Ane Lekandak. Ordutik, berrehun testigantza baino gehiago jaso ditu berak beste batzuengandik. Indarkeria mota hori «ikusezina» izatea eta «normalizatua» egotea kritikatu du. Bideoak izan zuen irismen handia zein jaso zituen lekukotasunak […]
Datorren ostiralean, irailak 12, La Terminal Jazzferaren lehen edizioa izango da. Topaketa honek jazzaren tradizioa eta esperimentazio garaikidea uztartzea du helburu, eta gazteei modu erakargarrian hurbiltzea bilatzen du. Emanaldia jam session batekin hasiko da, 18 eta 20 urte bitarteko euskal musikari gazteek gidatuta: Asier Gutiérrez (tronboia), Mateo Cuevas (baxua), Mikel […]
Gaur Ines Osinaga-ri dagokio Musibla honi hasiera ematea. Kubara eraman zituen zenbait abesti eta handik ekarri zituen itxuraldatuta, musikari eta lagun talde eder baten laguntzaz. Inesen musika iradokigarria da, paisaiak zabaltzen ditu begien aurrean. Udaberrixan Habana eta Itsasoa da Bide Bakarra izeneko grabazioetan bildu ditu esperientzia horiek guztiak uhinen artean. […]
Bilboko Udalak Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa antolatu du beste behin. Edizio berri honek bost pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta ilustrazio botanikoak, argazkiak zein lagin biologikoak uztartzen dituen beste bat eskaintzen ditu. Erakusketetan hurrengo artistek parte hartuko dute: Marta Calvo Bilbao (pintura); Laura González (ilustrazioak eta argazkiak); M’Angel Manovell (pintura); […]
Eszena kalera ospatuko da Bilbon beste urte batez. Irailaren 1ean hasi da, Zirika Zirkus taldearen “Marietak zirkus” ikuskizunarekin eta hilaren 30ean izango du amaiera, Hortzmuga Teatroaren “Agurea, urpekaria eta itsasoa”, Orain-Bi konpainiaren “Mute” eta La Glo Zirko Dantzaren “Pyrenne” ikuskizunekin. Guztira 32 emanaldi izango dira Bilboko auzoetan, 17 konpainien eskutik. […]
Gernika-Palestina herri ekimenak hainbat ekintza antolatu ditu Palestinarekiko elkartasuna adierazteko. Bihar 16:00etan palestinar banderak erakutsiko dira Espainiako La Vuelta igarotzean eta, ostiralean, manifestazio lapikojotzea izango da Bilbon 19:00etan, Plaza Biribiletik abiatuta. Gaurkoan Ibon Meñika izan dugu gurekin, Gernika-Palestina herri ekimenaren kidea. Elkarteak antolatutako ekimenen nondik norakoak kontatu dizkigu eta Palestinaren […]
