Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Jokin Altuna izan da protagonista, pelotaria da eta txapelketez, pelotaz, Euskal Selekzioaz aritu dira. Laburrean, Amaia Castorene elkarrizketatu dute. Sukaldaria eta kronikaria da Kanalduden. Oro har, jateaz, ondo jateaz eta sukaldaritzaz aritu da. […]
Hilabetea: iraila 2025
Beste festi batekin gatoz, herritik herriarentzat eta makrojaialdien pentsamoldeetatik at sortuta dagoena, Aho Lehor fest. Lazkaoko skateparkean ospatzen den kontzertu eguna da, orain dela 5 urtetik hona. Antolakuntzako partaide bat izan dugu gurekin, Joseba, elkarrizketa txiki batekin saio hasieran. Ondoren, beti bezala, kanta zerrenda. Jaialditik pasatako taldeen kanta azkarrak batu […]
Usue Mori matematikari eta informatika irakasleak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sarien 5. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 26an izango da, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako […]
Bilboko BBK aretoak bere ekoizpen berria estreinatuko du irailaren 27an, La Dramática Errante konpainiarekin elkarlanean. María Goiricelayak zuzendu eta moldatutako R&J antzezlanak William Shakespeareren klasikoa berrirakurtzen du gaur egungo begiradatik: maitasunaren inguruko inertziak eta aurreiritziak zalantzan jarriz, eta harremanak gaur egun nola bizi ditugun aztertuz. Sare sozialak, lotura likidoak eta […]
Gaur gurean Ainhoa Urien abadiñar idazlea izan dugu. Ignacio Aldecoa beka irabazi eta gero, bere lehen ipuin-liburua kaleratu du: Ehun zaldi trostan. Zazpi ipuinez osatua da lana, bakoitza bere kabuz irakur daitekeena, baina guztien artean txirikorda bat osatzen dute. Baserria eta hiria, joatea eta itzultzea, ihesa eta iraupena… Pertsonaiek etxe […]
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuestak Etxearen korapiloa nola askatu. Etxebizitza-politika justurako gakoak liburua aurkeztu du UEU eta Ipar Hegoa Fundazioaren lankidetzarekin. Liburuak Hego Euskal Herrian etxebizitzaren arazoak nola konpondu aztertzen du, 30 gako politiko, ekonomiko eta sozial eskainiz. Fernandez de Betoñok nabarmendu du etxebizitzaren garestitzea ez dela kasualitatea, […]
“Ontziez Haratago” kontzeptuak itsas esplorazioa iraultzen duela esan ohi da, ibilgailu autonomoak ur azpian edo azalean ibil daitezke (AUV eta ASV) eta teknologia berriak erabiliz. Teknologia arlo hauen onurez, arriskuez eta erronkez mintzatu gara Iñigo Martinez de Alegria ikerlariarekin. EHUren Bilboko Ingenieritza Eskolako irakaslea da bera, berez, elektronikan aditua, baina […]
300 ikertzailek baino gehiagok gaitzetsi dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paduretan egin nahi den Guggenheim museoaren proiektua. Herri-plataformak maiatzean hasi zuten kanpainaren itxiera ere iragarri du. Kanpaina horren bidez, proiektuak Biosfera Erreserbarentzat susposatzen duen mehatxu larriaz ohartarazi ditu nazioarteko eta estatuko erakundeak. Gainera, komunitate zientifikoak ere manifestu baten bitartez babesa eman […]
Astero legez, Gorka Peñagarikano kazetariarekin egin dugu Argia astekariaren errepasoa, azaletik hasita. Aste honetan, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte beteko dira irailaren 27an, eta horri buruzko erreportajea ekarri du Urko Apaolazak, azaleko gai gisa. Bigarren gaia, elkarrizketa bat nabarmendu dugu: Teresa Aranguren kazetariari egindakoa. Artziniegan jaio zen duela […]
Ezezez talde bizkaitarra 2022an sortu zen, ordutik ez dira agertokietatik jaitsi. Hasieran ingelesez kantatzen bazuten ere, bigarren diskoarekin Katuzaldia (2023) jauzi handia eman zuten: euskarazko kantuen aldeko hautua egin, eta disko bizi eta koloretsu batekin Euskal Herriko txoko askotara eta hainbat jaialditara eraman zuen bira luze bati ekin zioten. Maiatzean […]
