Gaurko saioan folk intimista, pop barrokoa, rock esperimentala eta post‑punk iluna uztartuko ditugu, istorio pertsonal eta paisaia sonoro oso desberdinen artean bidaiatuz. Lehenik, Yasmine Hamdan musikariarekin hasiko gara, I Remember I Forget diskoarekin. Pop elektroniko sotila, erritmo hipnotikoak eta doinu arabiar garaikideak nahasten ditu lan honek, diasporaren zauriak, oroimen selektiboa […]

Gaur Bilboko Castaños auzoan gaude, Begoñaibarra izenez ere ezaguna. Uribarriko barrutian kokatzen da, itsasadarraren ekialdean, Zabalgunearekin parez pare. XIX. mendean hasi zen auzoa garatzen, garai hartan Bilbo Zazpikaleetara mugatzen zenean.Orduko jendetza eta estutasunetik ihesi, dirudunek eta burgesiak Begoñaibarrako lurretan etxe berriak eraiki zituzten. Horrela jaio zen gaur ezagutzen dugun auzoa.Campo […]

Gaurkoa lako egun batez jaio zen Pedro Mari Otaño, 1857ko urtarrilaren 26an, Zizurkilgo Errekalde baserrian, Asteasuko Goiko Errotatik (Pello Errotaren etxaldetik) hurbil. Aita eta aitona ere bertsolari izan zituen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso […]

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Musika, antzezkia eta aisialdirako hainbat plan ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260123_agenda_xabiren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Kirol zein eskirol, musika eta prosa. Harriari tiraka aritu gara gaurko saioan, eta emakumeek egindako giza probak argitara ekarri. Bizkaiaren zilborrean lanean ari den HARRITI elkartearen berri ekarri digu Alazne Molinuevok, plazaz plaza herriak konkistatzen ari den emakumezko tiralariek osatutako taldea. 500 kiloko harria… zer da ba? Aerobik irakasleak ere […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Ohikoa denez, azaleko erreportajetik abiatu gara. Itzulera baten kronika dakar aste honetako azalak: adingabe zela etxetik alde egin zuen Marokoarraren bidaia, bederatzi urte igaro ondoren sorterrira itzultzeko egindakoa. Bidelagun izan da Argiako kazetaria, eta buelta gogor horren kontakizuna ekarri digu. Horrez gain, […]

Bertsoaldi historiko-isterikoak Potto saio honetan. Delorean auto partikuklarra hartu eta aurreko mendera egingo dugu salto. Plentzia Telebista hedabidearen artxiboan aurkitutako harribitxiak, oparitarako paper ederrean bilduta: 1996. urtea dugu jomuga, Plentziako institutuan antolatutako bertso-saioa. Garaiko kantuak, garaiko diskurtsoa… garaiko bertsolariak Iker Elordui Iñigo Gojenola Fredi Paya Ibon Iza Gai-jartzaile lanetan, berriz, […]

Labayru Fundazioak Labayru bizkaieraren Gramatika jarri du sarean, bizkaierari edo mendebaldeko euskarari buruzko gramatika oso eta eguneratua, edonorentzat eskuragarri, gramatika.labayru. eus webgunean. Urteetako ikerketa eta lanaren emaitza da argitalpena, eta helburu argia du: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakoitza bere erabilera testuinguruan kokatu. Gramatikak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak […]