Martxoaren 8aren harira, mugimendu feministak kaleak hartu ditu beste behin, eskuin muturraren, faxismoaren eta inperialismoaren gorakada salatzeko. Manifestazio bukaeran irakurri bezala ohartarazi dutenez, mundu osoan autoritarismoaren forma desberdinak agertzen diren arren, zapalkuntza logika berak mantentzen dira. Feministen arabera, egungo mundu ordenak kolonialismoaren oinordetza darama, eta lurraldeen espoliazioa, gerra eta zorra […]

Martxoaren 8aren atarian erreportaje bereziekin dator Argia astekarian. Batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aurtengo aldarriak aztertu dituzte. Mugimenduak aurten bereziki feminismo dekolonialetik eta intersekzionaletik bideratu du deialdia, eta argi azaldu du feminismo trans-baztertzailearen aurkako jarrera ere. Erreportajean Itaia erakundearen mobilizazioei buruzko aipamen labur bat ere jasotzen da. Bigarren erreportajean, berriz, […]

24. KORRIKA izango dugu aurtengo martxoan, eta ekimen nazionalaren barruak ezagutu ditugu Iraitz Zuluagarekin. Era berean, Plentzia-Gorliz bikoan antolatzen ari diren entrenamendu saioak ezagutu ditugu Zuriñe Karrandirekin. Maite Sarasolaren bertsoak, kazetari naiztarren opari goxoa, musika, Ane Zabala eskirolaren tartea…. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260305_kirol_eskirol_korrika.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsolaritzaren magia zabaldu dugu irrati-uhinetan. Gaurko saioan Bizkaiko Fika herria bisitatu dugu, eta urteroko zita handia aletu, aukeraketa diktatorialean. Bertso-afaria izan zen otsailaren 6an, eta bertan kantuan izan ziren Oihana Bartra eta Jon Maia. Mungiako TAKET bertso eskolako kideen eskutik… Biba el bertso! On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260304_potto_fika_bartra_maia.mp3 Deskargatu hemen.

1997ko urriaren 3an, Guggenheim Museoa ateak irekitzen ari zen bitartean, Bilboko Labayru kalean beste ate batzuk zabaldu ziren, isilago baina intentzio argiz: Mina Espazio. Gazte artista talde batek, 22 eta 26 urte bitartekoek, autogestioan oinarritutako arte eta kultura gune alternatiboa sortu zuten, bi urtez sormen, laguntasun eta askatasun laborategi bihurtuko […]

IRITSI DA! BERTAN DUGU! NORBAIT HIL DA HEMEN 50.A!!! Hasi ginenean ez genuen uste denbora hain azkar pasako zenik. Astero ordutxo batez mundua gelditu eta musika izan dugu helduleku. Beraz, beste behin, ardatzari eutsi eta kriston gonbidatu berezia ekarri dugu honetarako. Aste honetan gurekin: Ruben Garatea. Sintonia ezagutzen duen orok […]

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Bilboko Arriaga Antzokian, ehunka euskaltzaleren aurrean eta giro apartan. Bizkaiko ikastolen jaia ospatzeko hiru hilabete baino gutxiago falta direnean —maiatzaren 31n Bilboko kaleak hartuko ditu Ibilaldiak—, ekitaldiak euskarari eta festari bultzada sendoa eman die. Aurtengo abestia Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek sortu […]

Ostegunean gaualdi berezia izango dugu Bilboko Kafe Antzokian: oholtza gainean izango dira Cobra eta Leihotikan. Cobrak disko berria aurkeztuko du zuzenean, eta indar eta intentsitate handiko gaua espero da. Bestalde, Leihotikanek 30 urte bete ditu aurten. 1993an abiatu zuten bidea, eta ordutik bi maketa eta bederatzi disko kaleratu dituzte, euskal […]

Itaia Euskal Herriko Emakumeon Antolakunde Sozialista da, emakume langileen zapalkuntza eta esplotazioaren aurka egin nahi duen mugimendu sozialista eta iraultzaile bat. Itaiaren I. Kongresua izan berri da, Indarkeria matxistaren eta esplotazio ekonomikoaren kontra eta emakume langileen eskubideen alde borrokatzeko konpromisoa berretsi dute bertan, antolakundearen proposamen politikoa aurkeztearekin batera. Martxoak 8rako […]